Eman izena Kultur Etxeko ikastaro eta tailerretan

Tolosako Udala
2019/09/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Kultura sailetik 9 ikastaro eta Gazteria sailetik 3 antolatu dira 2019/2020 ikasturterako.

  • Izen-ematea irailaren 16an zabalduko da, astelehenean, on line www.tolosa.eus web orrian (Kulturakoak) edota presentzialki Kultur Etxean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (Kultura eta Gazteria saileko ikastaroak).

 

Kultura eta Gazteria sailek ikastaro eta tailer berriak antolatu dituzte 2019/2020 ikasturterako; zehazki, Kultura sailetik 9 ikastaro eta tailer eta Gazteriatik 3.

Kulturak iazko eskaintza mantendu du: helduentzat Antzerkia, Argazkigintza, Dantza Garaikidea, Ehoziriak eta Patchworka, Pintura eta Zeramika eta haurrentzat aldiz Baleta eta Eskulanak.

Gazteria sailetik eskainitako jardueretan berriz, berrikuntzak daude aurtengo eskaintzan. 3 ikastaro eskainiko dira, horietako bi iaz ere eskaini ziren: Argazkigintza gauez eta joskintza: patroigintza eta moda diseinua. Aurten lehen aldiz, Old School DJ ikastaroa eskainiko da. Ikastaro horiek euskaraz izango dira eta 16-35 urte bitarteko gazteei zuzenduak daude.

Izen emateei dagokienean, datorren astelehenean, irailak 16, zabalduko da izena emateko aukera. Kultur tailerren kasuan, iazko ikasleek irailaren 16tik 21era izena eman ahal izango dute, ikasle berriek aldiz irailaren 23tik 27ra.

Izen-emateak On line egin daitezke www.tolosa.eus web orrian (Kulturakoak soilik) edota presentzialki Kultur Etxean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (Kultura eta Gazteria saileko ikastaroetarako).

Ordainketak:

Gazteria saileko ikastaroak izena ematerakoan kreditu txartelarekin ordaindu beharko dira. Kulturako ikastaroetarako aukera ezberdinak daude, ordainketa helbideratuz gero, ordainketa bakarrean edota bi zatitan banatuta egin daiteke.

Informazio gehiagorako jo webgunera: udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/kultura-gazteria-jaiak/kultur-etxea/kultur-etxeko-ikastaroak-eta-tailerrak edo, kasuan kasu, kultura@tolosa.eus edota gazteria@tolosa.eus idatzi edota 943 670 383 zenbakira deitu.

Honakoak dira ordutegiak eta tarifak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA