Emantzipazioari buruzko inkesta 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, haien egoera aztertzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Emantzipazioaren inguruan Tolosako gazteen iritzia entzuteko inkesta abiarazi dute Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arantzazulab-ek, Donostiako Udalak, Aztiker ikerguneak eta Asmoz fundazioak Gazteparte proiektuaren baitan.
  • 18 eta 30 urte bitarteko gazteek hemen bete dezakete inkesta urtarrilaren 31ra bitarte. Emaitzak aztertutakoan, deliberazio fasea hasiko da eta lan saio fisikoak egingo dira Tolosan.

 

Gazteek emantzipazio prozesuan dituzten beharrak eta kezkak aztertzeko helburuarekin sortu dute Gazteparte proiektua Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arantzazulab-ek, Donostiako Udalak, Aztiker ikerguneak eta Asmoz fundazioak.

Hainbat faktorek eragiten dute gazteen emantzipazio aukeretan, hala nola, lan baldintzek, etxebizitzarako dauden aukerek, etab. Politika publiko horien inguruan gazteen iritzia ezagutzea eta egoera aztertzea da Gazteparteren helburu nagusia, ondoren udalerri ezberdinekin lan saio fisikoen bidez lantzeko.

18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkesta

Gazteen egoera aztertzeko, makro-inkesta anonimo bat abiarazi da, 18 eta 30 urte bitarteko euskal gazteei zuzenduta. Urtarrilaren 31 da inkesta betetzeko azken eguna. Tolosako Udalak herriko gazteak animatu nahi ditu inkesta betetzera, haien errealitatea ezagutzeko bidea delako, ondoren gazteen kezkei erantzuna eman ahal izateko. Hemen bete dezakete inkesta.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA