Etorkizunerako herritar aktiboak lortzea helburu

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/22 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Youth workshop proiektuaren baitan, Foru Aldundiko, Joseba Muxika eta Udaletxeko Joseba Ormabazabal, Herrikide ikastetxera gerturatu dira batxiler 2ko ikasleen kezka eta galderak erantzutera

  • Partaidetza egitasmo honen helburu nagusia da etorkizuneko herritar aktiboak lortzea eta gazteak motibatu eta kontzientziatzea

 

Atzo goizean, Foru Aldundiko partaidetza zuzendaria, Joseba Muxika, eta udaleko partaidetza zinegotzia, Joseba Ormazabal Herrikide ikastetxera gerturatu ziren partaidetzari buruzko Youth 2019 proiektuaren baitan.

Proiektu honen bitartez pertsona gazteei arlo publikoetako (Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Udaletxeko) pertsonekin hartu-eman zuzena eta elkarrizketak izateko aukera eskaini nahi zaie eta elkarrizketaren bidez estereotipoak eta aurreiritziak desafiatu eta hautsi; gazteei galderak egiteko aukera emanez.

Helburu nagusia da etorkizuneko herritar aktiboak lortzea eta gazteak motibatu eta kontzientziatzea, udalgintzan eta etorkizuneko erronketan inplikatzeko, alegia.

Herrikide ikastetxeko 17-18 urteko 56 ikaslek parte hartu zuten atzoko saioan. Lehenik eta behin bi gonbidatuek, Muxikak eta Ormazabalek, aurkezpen labur bat egin zieten gazteei beren esperientziaren eta ibilbide profesional eta politikoaren inguruan, azpimarra partaidetzaren alorrean jarriz.

Ondoren dinamizatzaileak, Europar Batasunari erreferentzia eginez hasi zuten saio, norbere eskumenak aztertze aldera, ondoren, bi taldetan banatuta, tokiko eta lurraldeko gaiei eta kezkei heltzeko. Besteak beste, ikasleek Tolosan kirol eta aisialdirako dituzten aukerez, klima aldaketaz eta partaidetzaz aritu ziren, besteak beste.

Saioaren azken partean, jorratutako gaien inguruko hausnarketa orokorra egin zuten guztiek elkarrekin.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA