Gaurtik aurrera bozkatu ahalko da 2021eko udal egutegiko azalerako argazkia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/07 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Epaimahaiak 40 argazki aukeratu ditu eta orain herritarrek gustukoena bozkatu ahal izango dute tolosanklisk.tolosa.eus webgunean.

  • Bozka gehien jasotzen dituen argazkia izango da egutegiko azalean kokatuko dena eta hilabete bakoitzeko gainerako argazkiak epaimahaiak erabakiko ditu.

 

Tolosako Udalak urtero argitaratzen duen udal egutegiko azaleko argazkia aukeratu ahal izateko bozketa gaur jarri da martxan, irailaren 20ra bitartean. Herritarrek aurkeztu dituzten argazki guztien artetik 40 argazki aukeratu ditu epaimahaiak, eta ohi bezala, herritarrek argazkirik gustukoena bozkatzeko aukera dute orain. Bozka gehien jasotzen duen argazkia izango da egutegiko azalean erakutsiko dena. Epaimahaiak erabakiko ditu hilabete bakoitzeko gainerako argazkiak.

Bozketa udalaren webgunean egin ahalko da gaurtik irailaren 20 bitartean, eta irabazlearen izena irailaren 25ean jakinaraziko da. Bozka ematen dutenen artean 'tablet' bat zozkatuko da. Argazki irabazlearen egileak 600 euroko saria jasoko du, eta gainontzeko 12 finalistek 200 euro bakoitzak.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus webguneko Tolosanklisk atalean daude. Informazioa gehigarria behar izanez gero, kultura@tolosa.eus helbidera idatzi edota 943 67 03 83 telefono zenbakira deitu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA