Gazte Topaguneak bihar, irailak 14, zabalduko ditu berriz ere ateak ikasturte berrirako

Tolosako Udala
2023/09/13 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Gazte Topaguneak bihar, irailak 14, irekiko ditu ateak 2023/24 ikasturte berriari hasiera emateko. Bihartik aurrera ohiko ordutegian egongo da zabalik: ostegunetik igandera, ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 16:30etik 20:30era.

Iraileko jarduerak

Ikasturte berriari hasiera emateko, ostegunean, hilak 14, irekiera eta ongietorri ekitaldi bat antolatu da; ostiralean, hilak 15, eta larunbatean, hilak 16, Topagunean bilera bat egingo da Beldurraren Etxea antolatzeko. Irailaren 21ean gazteek sukaldaritza tailerra izango dute, irailaren 22an eta 23an WIIa pantaila handi batean, irailaren 28an eta 30ean eskumuturrekoen tailerra, eta irailaren 29an kartelak egiteko tailerra.

Jarduerak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta parte hartzeko instagrameko @topaguneatolosa kontuan izena eman beharko da aldez aurretik.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA