Gazte Topaguneak bihar irekiko ditu ateak ikasturte berriari ekiteko

Tolosako Udala
2021/09/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ikasturte berrian ohiko ordutegian egongo da irekita, ostegunetik igandera.

  • Irailerako hiru ekintza antolatu dituzte hezitzaileek, ikasturte berriari ongi etorria emateko.


 

Ikasturte berria hasteko prest, bihar irekiko ditu ateak Gazte Topaguneak. Ohiko ordutegian egongo da zabalik bihartik aurrera: ostegunetik igandera, ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 16:30etatik 20:30etara.

Aurreko ikasturteko segurtasun neurriak mantenduko dira. Hezitzaileek covid fitxa bat beteko dute nerabeen eta guraso edo tutoreen datuekin, derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa erabiltzea eta erabilitako materiala desinfektatzea. Topagunera bertaratzeko txanda hartu beharko da, eta hezitzaileek aforoa kudeatuko dute, gehienez 30 pertsonakoa izango da.

Iraileko ekintzak

Ikasturte berriari hasiera emateko, irailaren 19an, igandea, beldurraren etxea antolatzeko bilera egingo da Topagunean. Irailaren 23an mahai jolas berrietan ibili ahal izango dira gazteak, eta irailaren 30ean, pultsera tailerra egingo da.

Ekintzak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da @topaguneatolosa instagram kontuan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA