Gazteekin lanean diharduten eragileentzat drogen arrisku murrizketaren inguruko formakuntza saioa Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/16 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Formakuntzak helburu du egun gazteek dituzten kontsumitzeko moduak aztertzea eta prebentzio eragingarria lortzeko oinarrizko irizpideen berri ematea.

  • Izena hemen eman daiteke irailaren 24ra bitarte eta ikastaroa irailaren 29an eta 30ean izango da Kultur Etxean.

 

Gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako formakuntza saioa egingo da Tolosan, drogen arrisku murrizketaren inguruan. Ikastaroa irailaren 29an eta 30ean izango da Kultur Etxean, eta izena 24ra bitarte eman daiteke galdetegi hau betez.

Formakuntzaren helburua da egun gazteek kontsumitzeko dituzten moduak aztertzea eta prebentzio eragingarria lortzeko oinarrizko irizpideen berri ematea. Eusko Jaurlaritzak antolatu du eta Hazkunde elkarteko kideek zuzenduko dute saioa.

Gaiak eta metodologia

Honakoak dira ikastaroan landuko diren gaiak: arriskua murrizteko prebentzioaren ikuspuntua, arduraz kontsumitzea prebentziorako bidea, drogak eta hauen ondorioak, aisialdia, drogak eta giza harremanak, kontsumitzeko moduan gazteetan, lege ikuspegia, ikusgai ageri diren ondorioak eta sintomatologia, substantziak hutsik eta nahasirik kontsumitzearen eraginak, gehiegizko kontsumoa, gehiegizko kontsumoaren arriskua, lan istripuen prebentzioa, droga eta motordun ibilgailuen erabilera, lehen laguntza: larrialdietan, istiluak bideratzeko etab., kontsumoa, kontsumoaren aurrekoa eta ondokoa: jakingarriak, dieta, ideia lagungarri batzuk, drogen salerosketa, hedabideak eta droga kontsumoa.

Metodologiari dagokionez, edukiaren azalpen teorikoa egingo da eta prebentziorako materiala banatuko da. Ariketa didaktikoak ere egingo dira, edukiak barneratzen laguntzeko.

Izen ematea

Irailaren 24ra bitarte eman daiteke izena galdetegi hau betez. Bi ordutegi ematen dira aukeran, gehiengoak ahal duenean egingo da formakuntza saioa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA