Gazteen boluntariotza azoka egingo da urriaren 27an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/20 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Tolosako Izaskun auzoan egingo da, goizez, eta 750 gaztek azaldu dute azokara hurbiltzeko asmoa.

  • Joseba Ormazabal, Gazteria eta Komunitate eta Gobernantza sailetako zinegotzia: “Azoka erabat lerrokatuta dago legealdi planean jasotako helburu estrategikoekin, herritartasun aktiboa eta gazteen ekintzailetza sustatzeko eta herriko eragileen sarea indartzeko helburuekin. Azokaren helburua da gazteen artean boluntariotzari lotutako ekimenak eta balioak sustatzea eta udalerrian gazteen parte hartzea indartzea.”

 

Gazteen boluntariotza azoka antolatu dute urriaren 27an Tolosako Udaleko Gazteria, Komunitatea eta Gobernantza eta Gizarte Zerbitzuen sailek eta Inmakulada ikastetxeak. Azokaren helburua da gazteen artean boluntariotza sustatzea eta gune bat sortzea non gazteek boluntariotza proiektuak ezagutzeko aukera duten, gizarte eraldatzaile eta herritar konprometituak izan daitezen.

Joseba Ormazabal Gazteria eta Komunitate eta Gobernantza sailetakoko zinegotziak prentsaurrean adierazi duenez, “Tolosa eta tolosarrak beti izan gara aktiboak, konprometituak, solidarioak eta elkar-laguntzekoak. Balio horiek sustatzeko eta Tolosako elkartegintza sarea indartzen eta ehuntzen jarraitzeko asmoz antolatu da gazteen boluntariotza azoka, Inmakulada Lanbide Ikastolaren ekimenez, Tolosako Udalaren laguntzarekin gazteen artean boluntariotzari lotutako ekimenak eta balioak sustatzeko eta udalerrian gazteen parte hartzea indartzeko.”

“Azoka erabat lerrokatuta dago legealdi planean jasotako helburu estrategikoekin, herritartasun aktiboa eta gazteen ekintzailetza sustatzeko eta herriko eragileen sarea indartzeko helburuekin”, jarraitu du Ormazabalek. Bestalde, Tolosatzen eta Tolosatzen Eskola Irekiko helburu eta lan-lerroekin ere bat egiten du azokak, sendotze sozio-komunitarioa, elkarlan publiko-komunitarioa eta elkar-ezagutza harremanak sendotzeko ahaleginean.

19 elkartek eta 750 gazte inguruk hartuko dute parte

Azoka Tolosako Izaskun auzoan egingo da, goizez. Tolosaldeko ikastetxe guztiak gonbidatuta daude eta 750 gaztek azaldu dute azokara hurbiltzeko asmoa, azokaren helburuekin bat egiten dutelako. 19 elkarte egongo dira azokan beren proiektuak a eskaintetza aurkezten: Jatorkin Al-Nahda, Abegi, Atzegi, Adinkide, Eskola Laguntza, Cear, Gizalde, Gurutze gorria, Dya, AECC, Goyeneche, Itaka-Eskolapios, Gautena, Zutani, Nagusilan, Urrats bat, Gipuzkoako kirol egokituko federazioa, Aspace eta Asebier.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA