Gazteen kezkei erantzuteko plataforma digitalaren irudia aurkezteko azken egunak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/03 | Kultura, Festak eta Gazteria

2015-2016 ikasturtean jarri zuen abian lehen aldiz Tolosako Udalak Prebentzio Mahaia. Ordurarte udal teknikariek gauzatzen zuten koordinazioa; orain inplikatutako erakunde eta eragile guztiek eragiten dute era koordinatuan. Guztira, DBH-ko hiru Ikastetxetako ordezkariak (Orixe; Herrikide eta Laskorain), Osasun Saileko eta Osakidetzako teknikariak, Udaletxeko Gazteria, Berdintasuna eta Prebentzioa teknikariak, Topaguneko hezitzaileak eta kale hezitzaileak, Berdinsex-eko sexu aholkulariak eta AECC elkarteko psikologoak osatzen dute mahaia.

Zeharkakotasuna dinamika berriaren “muina” dela adierazi du Olatz Peon Ormazabal alkateak: “administrazioa erlazionala da, eta horrek, zeharkako politiken beharra azaleratzen du”. Tolosako Udalak, ikusirik amankomuneko hainbat gai erakunde ugarik jorratzen zituztela, aberasgarritzat jo zuen ondorioz, administrazioen arteko integrazioa, koordinazioa eta komunikazioa hobetzea.

Nerabeei kezkatzen dieten gaien inguruan, osotasunean, erantzuna ematea oinarrizkoa zen udal teknikariek gauzatzen zuten koordinazio horren arabera. Kontuan izan behar dugu Tolosako biztanleen %30a direla gazteak; eta %16 nerabeak (12-17 urte bitarteko gazteak). Bertatik sortu zen beraz, Nerabeentzako Esku-hartze Komunitarioko lan taldea.

 

Lehen ikasturtean 4 gai nagusi jorratu dira

  1. Dolua. Eskualdeko psikiatria zerbitzuak 2 saioetako formazioa eskaini zien nerabeekin zuzenean lanean diarduten profesionalei. Horretaz gain, Pikor teatro antzerki konpainiak eskainitako “Jauzi hirukoitza” antzezlana eskaini zitzaien DBHko Tolosako ikasle guztiei. Doluaren gaia lantzen dute antzerki bidez.

  2. AECC martxan eguna. Tolosan ospatu zen urriaren 22an martxa eta ekintza ezberdinez bidez.

  3. Botiltzarraren gaiari aurre egiteko eskuhartzeak egiten dira herriko jaietan. Azkena iñauterietako astelenitan burutu zen.

  1. Gazteen behar eta kezkei erantzuna emango dien plataforma digitala. Plataforma horren irudia eta leloa aukeratzeko lehiaketa bat gauzatuko da. Alkateak aurreratu duenez, gazteen intereseko gaien inguruko zalantzak argitzeko plataforma izango da: “egun badaukagu sexualitate aholkularitza. Baina gai anitzagoei eta era erosoagoan heltzeko helburuz sortzen ari gara plataforma hau” adierazi du.

Honako gaiak landuko dira bertan:

  • Sexualitatea
  • Adikzioak
  • Gorputza ezagutu eta maitatu.
  • Bote pronton (edozein gai)

Kezkei erantzuna emateko prebentzio mahaiko dagokion kidea izango da arduraduna:

  • Sexualitatea: Berdinsex-eko sexu aholkularia
  • Adikzioak: Lurdes Senovilla, Tolosako Udaleko Prebentzio teknikaria.
  • Bote pronton (gai orokorrak), Nerea Cereceda, Udaleko Gazteria teknikaria.
  • Gorputza ezagutu eta maitatu, Osasun saileko kideak, tartean Rosa Domigo, Anbulategiko erizain burua.

 

Aholkularitza plataformaren irudia eta leloa lehiaketa bidez

Lehiaketa Tolosako 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Proposaturiko diseinuak korreo elektronikoz gazteria@tolosa.eus helbide elektronikora. Maiatzak 8a bitartean jasoko dira. Epaimahai batek egingo du aukeraketa eta irabazleak 300 euroko saria izango du.

Oinarriak atxikita*

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA