Gernikako bonbardaketaren inguruko dokumentala zuzeneko soinu bandarekin, asteburuan Tolosan

Tolosako Udala
2021/07/20 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Uda honetan Tolosako Udala ahalegin berezia egiten ari da kultura sustatzeko eta bertako eta inguruko talde eta proiektuei ikusgarritasuna emateko. Hori horrela, Kultura Plazara Jaialdiaren baitan hainbat ikuskizun egongo dira aste honetan Tolosan.

“Markak” proiektua igandean: dokumentalaren proiekzioa zuzeneko soinu bandarekin

Uztailaren 25ean, 22:00etan, Hannot Mintegiaren “Gernika.Markak” dokumenta emango da zezen plazan eta soinu banda zuzenean joko dute Aitor Etxeberriak (EL CHEF-A DJ-ak) eta beste zazpi musikarik. Obrak 1937an alemaniar hegazkinek gerra zibilean egindako bonbardaketaren historia kontatzen du, eta Aitor Gernikan jaio zen eta bonbardaketatik bizirik atera zirenen biloba da.

Zinema saio berezia: krispetak eta garagardoa doan eta filmaren inguruko lehiaketak

Bang! Bang! Tolosa zinema saio berezia ere egongo da aste honetan, larunbatean 22:00etan. “Por un puñado de dólares” filma emango da zezen plazan. Sarreran soan emango dira krispetak eta garagardoa eta, horrez gain, filmaren inguruko photocall-a egongo da, eta filmanren aurretik aurkezlea, lehiaketak eta saria.

Udal Musika Bandaren kontzertua

Tolosako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du uztailaren 23an, 22:00etan zezen plazan. Ekimen hau, aurrez aipatutakoen antzera, Kultura Plazara jaialdiaren baitan antolatu du Udalak, eta sarrera guztiak kulturaplazara.eus-en eskuratu daitezke.

“Beotibar 700 urte: gezurren egia” liburuaren inguruko hitzaldia

Xabier Irujok argitaratu berri duen “Beotibar 700 urte: gezurren egia” liburuaren inguruko hitzaldia emango du uztailaren 27an 19:00etan Pleno Aretoan. Beotibarreko guduaz arituko da, mendez mende metaturiko bihurrikeriak salatu eta gauzaren bide biluzia argitzeko, sorburuetatik abiatuta.