Haur liburutegia zabalik bihartik aurrera

Tolosako Udala
2021/11/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Haur liburutegiko Errota eraikina, bihar, azaroak 10, zabalduko da berriz ere.

  • Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

 

Pandemiaren eraginez, Errota eraikinean kokatzen den haur liburutegia itxita egon da orain arte, baina bihar zabalduko ditu ateak berriz.

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik 0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Honako zerbitzuak eskaintzen ditu Tolosako haur liburutegiak: mailegua eta liburutegien arteko mailegua, informazioa, erreprografia, komikiteka, hemeroteka, bideoteka eta fonoteka, internet, ofimatika eta Wifi konexioa, hainbat interesgune, udan kaleko liburutegia eta ekintzetarako gunea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA