Haurrentzako aisialdi eskaintza izango da, bost astez, ur-parke eta puzgarriekin

Tolosako Udala
2023/07/18 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Haurrei bideratutako udako aisialdirako eskaintza indartu asmoz, uztaileko eta abuztuko bost asteazkenetan ur-parkeak jarriko ditu Udalak, herriko txoko ezberdinetan.

12 urte bitarteko haurrentzako ur-parke puzgarriak izango dira jarriko direnak: horien erdia 5 urtera bitartekoentzat, eta besteak, aldiz, 6 eta 12 urte artekoentzat. Abuztuaren 30ean, gainera, apar festa ere egingo da, 18:30etik aurrera.

Goizez eta arratsaldez izango dira erabilgarri: 11:30etik 13:30era, eta 16:30etik 19:30era bitarte, hain zuzen. Bainujantziekin eta uretarako aproposak diren oinetakoekin joatea gomendatzen da. Honakoa da egitaraua:

  • Uztailak 19, asteazkena: Larramendi auzoan
  • Uztailak 26, asteazkena: Zabalarreta parkean
  • Abuztuak 2, asteazkena: Alondegia plazan
  • Abuztuak 23, asteazkena: Amarotz auzoan
  • Abuztuak 30, asteazkena: Alondegia plazan

Aurreko astean beroari aurre egiteko hiru puntutan jarritako ur-lainoztagailuak ere mantendu egingo dira datozen asteotan. Larramendi auzoan, Batxiller Zaldibia kalean eta Zumadiandian daude jarrita, edozein unetan erabiltzeko moduan, beti ere, kontsumo arduratsua eginda. Izan duten harrera ona ikusita, datozen egunotan, Plaza Berrian, Amarotz auzoan eta Alondegian ere jarriko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA