Herritarrekin bilera irekia otsailaren 4an, asteartean, 20:30ean pleno aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/31 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Kutsadura akustikoari eta segurtasunari buruzko neurriak herritarrekin partekatzeko azken bilera irekia asteartean, otsailaren 4an izango da, 20:30ean pleno aretoan

 

Azken egunotan hainbat bilera egin ditu udalak herriko eragile ezberdinekin inauterien inguruko neurri ezberdinak azaltzeko asmoz. Azken bilera herritar guztiei zuzendua dagoena, asteartean izango da, otsailaren 4an, 20:30ean pleno aretoan.

Bileraren helburua da tolosarren arteko elkarbizitza bermatu, segurtasuna hobetu eta kutsadura akustikoaren arazoari irtenbidea emateko aurtengo proposamen eta neurrien berri ematea.

Aurkeztu diren proposamen eta neurriak lantzeko, udalak kutsadura akustikoari eta segurtasunari buruzko aholkularitza zerbitzua kontratatu du. Enpresak bi alorrak aztertu ditu eta hainbat gomendio egin eta zenbait neurri proposatu ditu.

Udal talde guztiek bat egin dute enpresak egindako gomendio eta neurriekin eta horiek dira, hain zuzen ere, eragile ezberdinei aurkeztu zaizkienak. Dagoeneko udala bildu da txaranga, karroza, konpartsa, danborrada eta aisialdi taldeetako kideekin eta aurrez-aurre aurkeztu dizkiete neurriak. Azken bilera honetan, proposamenak herritarrekin partekatuko dira.

Udaletik nabarmendu dute proposamenen helburu nagusia dela herritar guztien elkarbizitza bermatzea eta segurtasuna hobetzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA