Igandean itzuliko da zinea Leidor Aretora, Tarantinoren “Erase una vez en Hollywood” filmarekin

Tolosako Udala
2019/09/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Zine bonoak larunbatean jarriko dira salgai, 11:00etatik 13:00etara Leidorren.

  • Ziklo berria urriaren 14ra arte luzatuko da eta bi saio izango dira bonotik kanpo, biak estreinaldi garaian proiektatuko direlako


Datorren larunbatean, irailak 7, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara. Ziklo hau urriaren 14ra luzatuko da eta bi saio izango dira bonotik kanpo, biak estreinaldi garaian proiektatuko direlako:

  • "Érase una vez en Hollywood”
  • Agur Etxebeste

Ziklo berrian eskainiko diren film guztiak hemen dituzu ikusgai.

Halaber, urriaren 3an, On Zientzia lehiaketako dibulgazio bideo onenaren 2019ko saia jaso duen Exoplanetak (Irene Alvarez eta Javier Coronado-Blazquéz) laburbetraia ere eskainiko da.

Azkenik, haur zinema udazkenean hasiko da irailaren 22an Mascotas 2 filmarekin.

Fitxategiak: 
PDF icon zinea.pdf