Ikasteko gelak astelehenetik aurrera Topagunean

Tolosako Udala
2020/06/19 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ikasgela zerbitzua goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara eskainiko da, astelehenetik asteazkenera, eta goizez soilik ostegun eta ostiraletan, Gazte Topagunea irekita egongo delako.

  • Edukiera kontrolatuko da, musukoa jantzita eraman beharko da eta sartu aurretik eskuak garbitzea ezinbestekoa izango da.

 

Astelehenean zabaldu zituen ateak Udal Liburutegiak, goizez eta momentuz, liburuak maileguan hartzeko, informazioa eskatzeko edo liburutegiko txartela egiteko.

Gauzak horrela, kultura sailak Topaguneko espazioa prestatu du ikasteko gela modura tolosarrei eskaintzeko.

Goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara eskainiko da, astelehenetik asteazkenera, eta goizez soilik ostegun eta ostiraletan, Gazte Topagunea irekita egongo delako.

Aipatu ikasgela zerbitzua uztailaren 3ra arte egongo da zabalik.

Edukiera kontrolatu egingo da, beharrezkoa izango da musukoa jantzita eramatea eta sartu aurretik eskuak garbitzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA