Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Inauterien balorazio positiboa, hobetzeko hainbat alorrekin
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2022/03/04 | Kultura, Festak eta Gazteria
Hain denbora gutxian Inauteriak ospatzeko egin den lan izugarria azpimarratu du Udalak eta eskertu egin du sail guztiek eta eragileek egindako ahalegina.
Hobetzeko alorrak ere zehaztu dira datorren urtera begira, ondorengo ardatzen baitan: musikaren bolumena eta alkohol kontsumo arduratsua.
Tolosak ilusioz eta gogotsu hartu ditu aurtengo inauteriak. Orohar positiboa izan da Udalak egin duen balorazioa prestaketa lanetarako denbora gutxi izan bada ere, ia bere horretan ospatu ahal izan direlako Inauteriak. Desberdinak izanagatik ere, ez dute hutsik egin aurtengo inauteriek eta umorea, sormena eta irudimena nagusitu dira beste behin Tolosako kaleetan. Zoritxarrez, igandean gertatutako eraso sexistak itsusitu du aurtengo Inauteria.
Balorazio zehatza egin aurretik, Tolosako Udalak, udal sail ezberdinek jaien aurretik, inauterietan eta inauterien ondoren egindako lana azpimarratu eta eskertu ditu: kultura eta festak, gazteria, gizarte zerbitzuak, berdintasuna, brigada, udaltzaingoa eta garbiketa zerbitzua, besteak beste. Baita ere txarangak, Udal Musika Banda, txistulariak eta gainerako herriko eragile eta taldeen ezinbesteko lana.
Jende pilaketak ekiditeko neurriek emaitza ona izan dute
Aurten, jende pilaketak ekiditeko neurriak hartu dira, esaterako, karrozen kopuruei dagokienean, zezen plazarako sarrera-irteeretan eta Rondilla kalean. Karroza kopurua eta kokapena mugatu egin da, zezen plazarako sarrera-irteerak musikarik gabe egin dira eta Rondilla kalea hutsik utzi da oinezkoek leku gehiago izateko.
Neurri guztiak oso modu positiboan baloratu ditu udalak, eta aurrera begira mantentzeko aukera jarri da mahai gainean, “esperientzia ona izan da Rondilla hutsik izatea txarangek eta herritarrek espazio gehiago izan dutelako kalean lasai ibiltzeko eta zezenetarako sarrera irteerak modu antolatu eta ordenatuagoan egiteko aukera izan da aurten” azpimarratu du Olatz Peon alkateak.
Elkarlanerako zubiak, aurrerapauso, jaiak guztionak eta guztiontzat izan daitezen
Denbora errekorrean antolatu dira aurtengo inauteriek eta egitaraua ia osotasunean mantendu bada ere, hainbat aurrelan egiteko tarterik ez da izan, horien artean, soinu mugatzaileak jartzeko eta zarataren kontrola egiteko lanketari eta arautegiari dagokiona, eta horrek izan du islada aurtengo inauterietan.
Edozein kasutan, aurrerapauso garrantzitsuak eman dira aurtengo urtean, lanerako zubiak eraiki baitira, gazteekin batetik eta karroza eta konpartsekin bestetik. Eraikitako zubi horiek oso baliagarriak izango dira, aurrera begira lanean jarraitzeko.
Musika bolumena eta alkohol kontsumo arduratsua, datorren urterako lehentasunak
Inauteri ereduaren inguruan hausnartzea beharrezkotzat jo du udalak, eta zentzu horretan, hurrengo urtera begira bereziki 3 ardatz edo alorretan jarriko ditu bere indarrak udalak.
Karroza eta konpartsen kasuan, parte hartzeko baldintzak zehaztuko dira, araudia osatuz horretarako, eta arauak betetzen ez dituztenekin neurriak hartuko dira. Udalak jarri ahal izango dituen baldintzen artean dago, esaterako, goizean zehar dantza egitea beharrezkoa izatea, karrozen eta konpartsen parte hartzeak jaietako eguneko egitarauarekin bat egin dezan.
Alondegian, aurten soinu eta zarata izugarria izan da eta datorren urtera begira gehiegizko musika bolumenari irtenbidea ematea izango da lehentasuna.
“Inauteriak guztionak dira eta guztiontzat izan behar dute, gazteak festaren parte dira eta festaren parte izan nahi badute oreka bilatu behar da inauterietako gainerako eragile guztiekin” azpimarratu du alkateak, “elkarbizitza mantentze aldera, datorren urtera begira, modu berezian, erreparatuko diegu 3 alor zehatzei: musika bolumenari, karrozetako arautegiari eta alkohol kontsumo arduratsuari eta txoznaguneari dagokionez, datorren urteko Inauteriari begira, kokapen aldaketa egiteko lanketa egingo dugu” adierazi du alkateak.
Udala atzo bildu zen jaietan parte hartzen duten eragile guztiekin balorazio orokorra egiteko. Balorazioa herritarrei irekitzea ere proposatu zen atzoko bileran eta horrela egingo da datorren urtean. 2022ko inauteriak igarota, lanean jarraituko da orain, hurrengo urtean hobetzekoak diren alorrak aintzat hartuta.