Irailaren 30a izango da Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko azken eguna

Tolosako Udala
2021/09/01 | Kultura, Gazteria, Jaiak

• Irailaren 30era bitarte matrikulatu daitezke dagoeneko ikasleak direnak eta ikasle berriak.
• Izapideak Musika Eskolan egin behar dira, goizetan astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta, arratsaldetan, astelehenean edo asteartean 17:30etatik 19:00tara.

Tolosa, 2021eko irailak 1

Ikasturte berrian Eduardo Morocoa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko azken eguna irailaren 30a izango da. Ekainean matrikulatu ez ziren interesdunek irailean egin ahal izango dute matrikula. Izapideak Musika Eskolan egin behar dira, goizetan astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta, arratsaldetan, astelehenean edo asteartean 17:30etatik 19:00tara.

Familia ugariak edo guraso bakarrekoak hobariak izango dituzte udal ordenantzak adierazten duenaren arabera, eta ikasle berrientzako hutsik geratzen diren plazak zuzenean esleituko dira, Udal Eskolaren Administrazioan eskatu ahala.

Musika Eskolak eskaintzen dituen mailak eta kurtsoak

Musika Eskolak hainbat maila eta kurtso eskaintzen ditu, ikasleen adinaren eta ezagutzetan oinarrituta. Honakoak dira eskaintzen dituen ikastaroak:

• 1. zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena eta erritmoa lantzen dira.

• Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurtzen ikasi eta instrumentuak ezagutzeko aukera ematen zaie ikasleei.
• 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua jotzen, musika hizkuntza garatzen eta talde batean edo koruan aritzen dira.
• Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza lantzen da, instrumentu bat jotzen ikasten da eta taldean edo koruan aritzeko aukera ematen da.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiagorako, Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 edo 943 65 44 66 telefonoetara deitu edo musika@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke.