Irailaren 9an hasiko da ikasturtea Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan

Tolosako Udala
2020/09/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuta, aurrez-aurre hasiko dira eskolak ematen asteazkenean. Musika eskolak zehaztutako jarraibideak bete beharko dituzte ikasleek eta gurasoek, denen segurtasuna bermatzeko.

 

Irailaren 9an, asteazkena, irekiko ditu bere ateak Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolak ikasturte berriari ekiteko. Egungo egoerara egokitu dituzte musika eskola eta bertan ematen diren ikastaroak, eta hala, segurtasun berme guztiekin aurrez-aurre hasiko dira eskolak.

Lau urtetik aurrera, helduetaraino instrumentu bat jotzen eta taldean musika egiten ikasi daiteke udal musika eskolan, eta profesionalki musika ikasteko prestakuntza ere egin daiteke bertan, tartean kontserbatoriorako eta goi mailako musika ikastegietarako sarrera-probak.

Segurtasun neurri zorrotzekin

Ikasturteari aurrez-aurreko eskolekin emango diote hasiera Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan, eta horretarako beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu dira. Hala, musika eskolak zehaztutako jarraibideak betetzea derrigorrezkoa izango da musika eskolako ikasleentzat zein gurasoentzat.

Musika eskolari buruzko zein ikasturte hasierari buruzko informazio gehiagorako idatzi tolosamb@gmail.com helbidera edo deitu 636 993 993 telefono zenbakira.

 

 

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA