Iritsi da 2019ko sanjoanetako kartela aukeratzeko unea

Tolosako Udala
2019/05/10 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Honakoak dira hautatutako 6 kartelak: 1-Sanjoanak 2019_TOLOSA, 2-SUTAKO ETA JAIKO GAUA, 3-ZUK-SU!, 4-San Juan sua dantzan, 19-JOLGORIO, eta 25-En llamas.
  • Bozka www.tolosa.eus -en eman ahalko da maiatzaren 13tik 26ra bitarte.

Pasa den astelehenean, maiatzak 6, batu zen Tolosako sanjoanetako kartel lehiaketako epaimahaia eta lehen galbahea pasa zieten aurkeztutako lanei. Horrela 26 lanetatik seik lortu dute epaimahaiaren oniritzia eta orain, herritarrena lortzea geratzen zaie. Epaimahaia Lara Mendizabal, Eider Epelde eta Jon Gaztañagak osatu dute eta, maila altua eta ondorioz aukeraketan izan dituzten zailtasunak azpimarratu dituzte.

Honakoak dira hautatutako 6 kartelak:

  • 1-Sanjoanak 2019_TOLOSA

  • 2-SUTAKO ETA JAIKO GAUA

  • 3-ZUK-SU!

  • 4-San Juan sua dantzan

  • 19-JOLGORIO

  • 25-En llamas

Epaimahaiak hautatutako lanak ikusgai egongo dira maiatzaren 13tik 26a bitarte Antonio Maria Labaien Kultur Etxeko Areto Nagusian. Horrela, sei lan horien artetik aterako da 2019ko San Joan jaietako kartela, baina horretarako herritarren bozkak ezinbestekoak izango dira. Bozka www.tolosa.eus -en bitartez soilik eman daiteke maiatzaren 26 bitarte. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.

Aukeratutako lanak ikusi eta bozka emateko esteka: http://www.tolosakoudala.org/sanjoanak/bozketa.php

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA