Jon Laukvik organistaren eta Mirua taldearen kontzertuak abuztuan Tolosan

Tolosako Udala
2022/07/26 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Musika Hamabostaldiaren baitan kontzertua emango du Jon Laukvik organistak abuztuaren 2an, Santa Maria Elizan.
  • Kultura Plazara jaialdiari jarraipena emateko, Beste Plazak programa osatu du Tolosako Udalak herriko auzoak dinamizatzeko. Oraingoz, abuztuaren 27an Mirua taldearen kontzertua aurreratu du Udalak.

 

 

Jon Laukvik organistaren eta Mirua taldearen kontzertuez gozatu ahal izango da abuztuan Tolosan.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan, Jon Laukvik organista norvegiarraren kontzertua egongo da abuztuaren 2an, 20:00etan Tolosako Santa Maria elizan. Europan, Kanadan, Japonian, Korean, Israelen eta Estatu Batuetan egin ditu birak, eta Tolosan emango duen kontzertua ere berezia izango da.

Horrez gain, aurten Zumarditxikian egin den Kultura Plazara jaialdi arrakastatsuaren ondoren, Tolosako Udalak, jarraipena emateko asmoz, Beste Plazak programa osatu du herriko auzoak dinamizatzeko. Oraingoz, Udalak aurreratu duenez, Mirua taldearen kontzertua egongo da abuztuaren 27an, 19:00etan Aldaba auzoan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA