Juan Garmendia Larrañaga etnografo tolosarraren liburu bilduma Tolosako herriaren esku

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/17 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Garmendiaren senideek Tolosako udalaren esku utzi dute aitaren liburu bilduma. Gaur sinatu da hitzarmena Udalaren eta familiaren artean.

  • Arratsaldean, Larrañagaren oroimen ekitaldia egingo da Topic-en 19:30etatik aurrera.

 

 

Juan Garmendia Larrañaga etnografo tolosarraren semeek Tolosako udalari donazioan eman diote aitaren 2.000 liburutik gorako bilduma.

Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Iñaki Garmendia Galardik sinatu dute gaur goizean dokumentua bilduma hau udalak jaso eta etorkizunean Trianguloan eraikiko den liburutegi berrian fondo berezi baten moduan jasotzeko, tolosar guztien esku egon dadin.

Hori horrela izan dadin, udalak fondoa sailkatu eta katalogatzeko konpromisoa hartu du.

Oroimen-ekitaldia arratsaldean Topic-en

Hitzarmen honen harira, Juan Garmendia Larrañaga zenaren oroimen-ekitaldia antolatu da Topic-en, otsailaren 17an, arratsaldeko 19:30ean.

Bertan Juan Aguirre Sorondo eta Jose Mari Vélez Mendizabalek hartuko dute parte, Juanekin izan zuten adiskidetasun-esperientziari buruzko oroitzapenak eta etnografoaren handitasunari buruzko bizipenak konpartitzeko.

Honetaz gainera, musikari talde batek joko ditu Juanentzat maitagarriak ziren doinuak, eta bere bizitzari eta lanei buruzko audiobisualak proiektatuko dira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA