Kabi Alai Kuttuna eta Inauterietako kartela batera aurkeztuko dira, herritarren aurrean, ostegunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/12 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekitaldi irekia egingo da, lehen aldiz, urtarrilaren 18an, 19:00etan Zerkausian
  • Kabi Alai txarangak girotuko du aurkezpena, eta Inauterietako kartelaren aleak banatuko dira gerturatzen direnen artean

 

Nor edo nortzuk ote dira Ostegun Gizeneko txupinazoa botatzeko ardura izango duten Kabi Alai Kuttunak? Nolakoa ote da aurtengo Inauterietako kartela? Ostegun iluntzean argituko dira bi galdera horien erantzunak, herritarren aurrean aurkeztuko baitira biak, aldi berean. 

Kabi Alai elkarteak eta Tolosako Udalak elkarlanean antolatuta, aurkezpen ekitaldi bateratua egingo da, lehen aldiz. Zerkausian izango da, hilaren 18an, 19:00etan.

Ekitaldia Kabi Alairen Ostegun Gizeneko udalbatzako alkate eta zinegotziek gidatuko dute, eta bertan izango dira aurtengo kartelaren egilea eta Kuttuna. 

Ekitaldi laburra izango da eta, amaitzean, kartelaren aleak banatuko dira doan gerturatzen direnen artean. Ondoren, eta ostegun arratsaldea girotu asmoz, elkarteko txaranga kalez kale ibiliko da, Inauteriak ate joka direla iragartzeko. Kartelaren aleak sobratuko balira, kalejiran joan ahala gerturatzen diren herritarrei ere banatuko zaizkie.

Ostiraletik aurrera, berriz, herriko saltoki eta tabernetan ere banatuko dira kartelak; kultur etxean ere ale gehiago jarriko dira eskura.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA