Kalakan, La Furia, Dupla eta talde gehiago arituko dira abuztuan Tolosako zezen plazan

Tolosako Udala
2021/08/02 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Kultura Plazara jaialdiak goi mailako kontzertuak ekarriko ditu abuztuan Tolosara, esaterako Kalakan, La Furia eta Duplaren kontzertuak.

Kalakan taldeak euskal kantu tradizionalak sonoridade aktualagoekin apaintzen ditu eta azken 10 urteetan hainbat lurraldetan artista desberdinekin lan egiteko aukera izan du hirukoteak. Tolosako kontzertuan azken diskoa aurkeztuko dute, abuztuaren 7an, 20:00etan zezen plazan.

Abuztuaren 20an, berriz, La Furia eta Dupla taldeek hartuko dute zezen plaza ordutegi berean. La Furiak ulermen ezaz, feminismoaz eta minaz hitz egiten du bere abestietan, rap estilo zaindu bat erabiliz, errima zorrotzekin. Dupla taldeak ere musika urbanoa egiten du, baina soinu elektronikoak hip-hop-arekin nahastuz.

Bestalde, Maite Larburu bakarlariak kontzertu berezia eskainiko du abuztuaren 29an, 19:00etan Aldaban. Irailean kaleratuko duen Krak disko berriaren aurkezpen kontzertua izango da, hau da, bere bigarren bakarkako diskoa lehen aldiz entzun ahal izango da argitaratu aurretik. Oholtza gainean beste bi musikariz lagunduta aurkeztuko ditu abestiak.

Kultura Plazara jaialdiaren baitan Tolosako Udalak ikuskizun gehiago ere antolatu ditu abuztuan, irailean eta urrian. Programazioa kulturaplazara.eus webgunean kontsultatu daiteke eta sarrerak ere bertan daude eskuragarri.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan kontzertua Tolosan

Giulia Biagetti musikariak organo kontzertua eskainiko du abuztuaren 4an, 20:00etan, Andre Mari elizan. Giulia Biagettik Luccako Boccherini Institutuan atera zuen pianoko gradua eta Ferrarako Frescobaldi Kontserbatorioan organokoa, eta hainbat kontzertu eman ditu bakarlari gisa Italian eta Europa osoan zehar.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA