Kaldereroak ospatuko dira asteburuan, inauterien atariko gisa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ostiraletik igandera bitartean ospatuko dira kaldereroak. Udaberri Dantza Taldeak “Gaur Txantxo naiz!” ikuskizuna ere eskainiko du, herria inauteri giroan murgiltzeko.

  • Kaldereroak direla-eta, Rondilla kalea itxita egongo da larunbat goizean eta autobus zerbitzuan aldaketak egongo dira.

 

Inauterien atariko modura, eta horien iragarle, kaldereroak ospatuko dira asteburu honetan Tolosan, ostiralean hasi eta igandera arte. Ostiralean, otsailak 14, Tolosako Musika Eskolaren kontzertuarekin hasiko dira ekintzak; Topic-en izango da, 19:30ean hasita. Musika eskolako biolin, akordeoi eta flauta taldeek eta ikasleen bandak eta koroak parte hartuko dute. Kaldereroetako kontzertuaren ondoren, inauteri giroan murgilduko da bete betean musika eskola ere, eta otsailaren 22an, larunbata, Tolosako kaleetan zehar ibiliko da ikasleen banda, eguerditik aurrera.

Kaldereroen barruan, baina larunbatean eta igandean, honakoak izango dira egongo diren ekintzak:

  • Larunbata, otsailak 15:

  • 10:30: Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola plazatik.
  • 12:00: Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik.

  • 12:30: Haur Jaialdia, Aiz-Orratz Elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da.

  • 19:00: Urdiña Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da Plaza Zaharretik.

  • 23:30: “Incansables” txaranga kalez kale.

  • Igandea, otsailak 16:

  • 12:15: Inauterietako kontzertua, Tolosako Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.


 

Gogoratu behar da, kaldereroen eraginez asteburu honetan zehar hainbat aldaketa egongo direla trafikoan, eta Rondilla kalea erabat itxita egongo dela trafikoarentzat 10:00etatik 14:00etara bitartean. Hori dela eta, ibilbide luzeko autobusek beren geralekua aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txikia).

TSST autobusak Larramendi kaletik sartuko dira eta, Arriarango biribilgunean geldialdia egin ondoren, autobiatik eta Amarotzetik barrena zezen-plazara iritsiko dira (ibilbide amaiera han izango da). Tolosatik Donostiarako irteera ohikoa izango da: Nafarroa etorbidea - biala - Larramendi.

Tolosaldeako autobusek beren geralekua aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txikia). Rondilla, San Frantzisko-eliza eta San Frantzisko-Labaiengo geralekuak zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Hiribusari dagokionez, berriz, Rondilla kaleko geralekua Santa Klarara aldatuko da eta San Frantzisko elizakoa Foruen etorbidera.

“Gaur Txantxo naiz!” ikuskizuna

Inatuerien atariko modura aurkeztuko du ostiralean Udaberri Dantza Taldeak “Gaur Txantxo naiz!” ikuskizuna ere. Euskal Herriko inauteriei buruzko emanaldi berezia izango da, eta Zerkausian ikusi ahalko da, 20:30etik aurrea.

Agenda guztia ikusteko sartu agenda.tolosa.eus helbidean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA