Kukai dantzaren “Gauekoak” ikuskizuna asteazkenean Tolosan, beste hainbat kultur ekitaldien artean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/25 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Hainbat kultur ekimen eskainiko dira aste honetan Tolosan Kukai dantzaren “Gauekoak” ikuskizunarekin batera: erakusketak, zinema…

  • Sarrerak eskuragarri Kutxako webgunean edo Leidorreko lehiatilan.

 

 

Beste aste batez, kultur eskaintza zabala dakar Tolosak. Honakoak dira aste honetako kultur jarduerak:

Neguko kultur programazioaren baitan, urtarrilaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan “Gauekoak” ikuskizuna eskainiko du Kukai dantzak Leidorren. Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren gogoeta pertsonal eta intimo batetik sortu da Gauekoak, eta begirada bat eskaintzen dio ibilbide oso bati musika eta dantzaren bidez. Maya, Xabi Bandini eta Arkaitz Minerrekin batera egongo da oholtzan eta euren lengoai artistikoen gurutzatzearekin zurrunbilo misteriotsua sortuko dute.

Tolosako Gazte Topaguneak urtarrilaren 28 eta 29an slime tailerra antolatu du, 17:00etan Topagunean. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da eta aurrez izena eman behar da @topaguneatolosa Instagram kontuan.

Bestalde, Berdintasun sailak antolatutako “Sorginak – Brujas” erakusketa ere bisitatu daiteke Aranburu Jauregian otsailaren 6 arte. XV. eta XVIII. mendeen artean “sorgin ehiza” deiturikoan izandako sarraskien inguruan hausnartzen du. Ohiko ordutegian bisitatu ahal izango da: 17:30etatik 20:30etara astearte, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan.

Beste erakusketa bat ere ikusgai dago Aranburu Jauregian otsailaren 6ra bitarte: Argizaiola argazki lehiaketaren erakusketa. 2019. Targazki argazki elkarteak antolatutako Tolosa Herria lehiaketaren 2019 urteko 39. edizioari dagokio erakusketa.

Ostegunean, urtarrilak 28, zine foruma egongo da 19:00etan Leidorren. La voz humana + Amore eskeiniko da jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin. La voz humanak 30 minutu irauten du eta emakume batek bere maitale ohiaren maletei begira ematen du denbora, beste lagun batekin ezkontzeko abandonatu duena. Amore-k, berriz, bi atal ditu: “La voce umana” eta “Il miracolo”. Lehen atalean, maitalearekin dituen maitasun arazoak kontatzen dira, telefono elkarrizketa baten bidez, eta bigarrenean, San Jose ezagutu eta harekin maitemintzen da.

Aste honetako zine saioei dagokienez, helduentzat Baby filma eskainiko da larunbatean, igandean eta datorren astelehenean 19:00etan Leidorren. Haurdun dagoen drogazale gazte batek erditu egingo du bere krisialdietako batean. Ezin du haurtxoaz arduratu, eta haurren trafikoan aritzen den emagin bati saltzen dio. Damututa, gaztea hura berreskuratzen saiatuko da.

Haurrentzat Elfkins filma egongo da ikusgai igandean, urtarrilak 31, 16:00etan Leidorren. 200 urtez baino gehiagoz, Elfkinsak lur azpian bizi izan dira, goi-mailako mundutik ezkutatuta, eta gizaki "lotsagabe eta gaiztoekiko" interakzio oro saihestuta. Baina, halako batean, Helvi, Kipp eta Butzek lurraren azalera igotzea erabaki dute. Abentura ugari izan ondoren, Theoren lagun egin da Helvi.

Sarrera guztiak eskuragarri daude Kutxako webgunean edo Leidorreko lehiatilan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA