-
Publiko ezberdinei zuzendutako egitarau kulturala antolatu da eguberriak bitarte : musika, bakarrizketak, zuzeneko proiekzioak, dantza, haurrentzako jarduerak...
-
Lehenengoz, bi kulturzale txartel eskainiko dira: bata, arte eszeniko eta musika egitaraurako eta bestea, satelite bidezko zuzeneko opera, zarzuela eta balet proiekzioetarako
-
Horiek bihartik aurrera, irailak 19, eskuratu ahal izango dira Kultur Etxean
14 kultur jarduerek osatuko dute udazkeneko egitaraua. Jakina da, Tolosan, uda ondotik, urtaro aldaketarekin batera iritsi ohi dela udazkeneko kultur programazioa eta kulturzale txartela.
Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek eman ditu xehetasunak kultur egitarau honen protagonistak izango diren artistez inguratuta.
“Tolosa beti izan da kulturalki herri bizia eta sortzailea eta udazkeneko eskaintza oparoa izan ohi da beti gure herrian; aurten 14 jarduera ezberdinek osatuko dute kultur programazioa, haur, gazte eta helduen gozamenerako prestatua izan dena: musika, bakarrizketak, zuzeneko proiekzioak, dantza emanaldiak... horietako batzuk euskara hutsean, kulturaz euskaraz ere gozatu ahal izateko. Hortaz, eskaintza zabala, anitza, kalitatezkoa eta Tolosan garai honetan jada antolatzen diren beste hainbat ikuskizun eta ekitaldien osagarria” azaldu du alkateak.
Beraz, Leidorrek, Kultur Etxeak eta Topic-ek honako programazioa jasoko dute eguberriak bitartean:
-
Irailak 27, 20:30ean Leidorren: Eta Zer gehiago? Musika eta bertsolaritza emanaldia German Ormazabal, Xabier Lizaso eta Andoni Egañaren eskutik. (Kulturzale txartelean dago)
-
Urriak 4, 20:00etan Leidorren: David Guaporen Que no nos frunjan la fiesta bakarrizketa.
-
Urriak 5, 19:30ean Topic-en: Zikloia antzerki zikloaren baitan, Birakabareta emanaldia.
-
Urriak 8, 19:45ean Leidorren: Don Giovanni opera, satelite bidezko zuzeneko proiekzioa. (Kulturzale txartelean dago)
-
Urriak 11, 20:30ean Leidorren: Ertza dantza konpainiaren Janeten Titia emanaldia. (Kulturzale txartelean dago)
-
Urriak 18, 20:30ean Leidorren: Lo mejor de Yllana, hitzik gabeko antzerki emanaldia. (Kulturzale txartelean dago)
-
Urriak 25, 20:30ean Kultur Etxean: Intujai konpainiaren eskutik, Ama Alu Lur (sorgin baten ametsa) ikuskizuna - Bea Larrañaga eta Itziar Saenz de Ojer
-
Azaroak 8, 20:30ean Topic-en: Erradikalak ginen antzerki emanaldia. (Kulturzale txartelean dago)
-
Azaroak 9, 17:00etan Leidorren: Txirri, Mirri eta Txiribitonen Xaguxarroski kondea.
-
Azaroak 12, 19:45ean, Leidorren: Doña Francisquita Zarzuela emanaldia, salitelite bidezko zuzeneko proiekzioa. (Kulturzale txartelean dago)
-
Azaroak 15, 20:30ean Leidorren: Roman eta Julieta euskarazko antzerki emanaldia. (Kulturzale txartelean dago)
-
Azaroak 22, 20:30ean Leidorren: Amaia Elizaranen Mar dantza garaikidea. (Kulturzale txartelean dago)
-
Abenduak 10, 20:15ean Leidorren: Coppelia balet emanaldia, satelite bidezko zuzeneneko proiekzioa. (Kulturzale txartelean dago)
-
Abenduak 13, 20:30ean Leidorren: Golden Apple Quartet taldearen Gran Selección emanaldia. (Kulturzale txartelean dago)
Bi kulturzale txartel udazkenean
Lehenengo aldiz, bi kulturzale txartel eskainiko dira, bata arte eszeniko eta musika egitaraurako eta bestea, satelite bidezko zuzeneko opera, zarzuela eta balet proiekzioetarako.
Lehenak 35 euroren trukean 7 kultur emanaldi ikusteko aukera eskainiko du (sarrera bakoitza erosita 70 euro dira) eta bigarrenak, aldiz, 18 eurotan eskainiko diren opera, zarzuela eta balet emanaldiez gozatzeko aukera emango du (3 emanaldiak 18 euro, 39 euro izan ordez).
Horiek bihartik aurrera, irailak 19, Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira goizez zein arratsaldez.
Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultur Etxearekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.