Kultur etxea eta liburutegia irekita egongo dira berriz bihartik aurrera

Tolosako Udala
2020/06/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Kultur etxea goizez eta arratsaldez egongo da irekita, arreta zuzena emango da aurrez hitzordua eskatuta eta bilera gelak erabiltzeko aukera egongo da.

  • Liburutegia goizez bakarrik egongo da irekita, liburuak maileguan hartzeko, informazioa eskatzeko, eta liburutegiko txartela egiteko. Haurrentzako eta helduentzako mailegu zerbitzua batera emango dira, Aranburu Jauregiko sarrerako bulegoan.

 

Tolosako kultur etxea zein udal liburutegia irekita egongo dira berriz bihartik aurrera, ekainak 16. Kultur etxea goizez eta arratsaldez egongo da irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:30era. Bilera gelak erabiltzeko aukera egongo da, eta arreta zuzena eskainiko da, baina teknikariekin biltzeko aurrez eskatu beharko da hitzordua, kultur etxera deituta. Ekainaren 18tik aurrera, Gazte Topagunea ere irekiko da kultur etxean bertan.

 

Liburutegia goizez irekiko da

Kultur etxearekin batera, udal liburutegia ere irekiko da bihar, ekainak 16. Goizez bakarrik irekiko da, honako ordutegian: 10:00etatik 13:30era. Liburuak maileguan hartzeko, informazioa eskatzeko, liburutegiko txartela egiteko zein katalogoa edo eliburutegia zerbitzuak nola erabili ikasteko prestakuntza saioak emango dira.

Haur eta helduen mailegu zerbitzua batera emango dira, helduen liburutegian, Aranburu jauregiko sarrerako bulegoan. Liburuak maileguan hartu ahal izateko aurrez egin beharko da eskaera, katalogoaren bidez edo liburutegira deituta (943 69 74 62). Bestela bulegoko bildumatik aukeratu beharko da.

Liburutegira sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da maskarila janztea (6 urtetik gorakoek), eskuak garbitu beharko dira gelarekin, eta markatutako ibilbidea errespetatu beharko da. Horrez gain, erabiltzaile bakoitzak bere poltsa eraman beharko du maileguak gordetzeko, eta liburutegiko txartela egin nahi duenak bere boligrafoa eraman beharko du.

Liburutegira joaten diren pertsonak banaka sartuko dira, menpekotasunen bat edo 14 urtetik beherakoak izan ezik. Liburutegira itzulitako liburu guztiek astebeteko berrogeialdian gordeko dira berriz ere eskuragarri jarri aurretik.

 

Zinema eskaintza udan

Orain egun batzuk iragarri zen moduan, zzine emanaldiak irailean berreskuratuko dira Leidorren, baina udaran ez da zinerik faltako Tolosan, aire libreko hainbat saio ari baita antolatzen udala udara begira prestatzen ari den kultur eskaintzaren barruan. Datozen egunetan emango da zerbitzu honi buruzko informazio gehiago.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA