Kultur Etxeko tailerretako ikasleen lanen erakusketa, zabalik

Tolosako Udala
2024/06/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Tolosako Udalak esker ona azaldu die Arantxa Munita eta Elena Aranbarri irakasleei, hiru hamarkada baino gehiagoz egindako lanagatik.
  • Uztailaren 6ra arte pintura, zeramika, argazkigintza, eskulan eta ehoziri ikastaroetako ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira Aranburu Jauregian.

 

Pintura, zeramika, ehoziri, argazkigintza eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan inguru ikusteko aukera izango da, Aranburu Jauregian, uztailaren 6ra arte. 

Ostegunean inauguratu zen ikasleen erakusketa, ikasle askoren parte hartzarekin. Bertan, Arantxa Munita, hiru hamarkada baino gehiagoz irakasle eta ikastaroen koordinatzaile izan denari ere aitortza egin zitzaion. Hurrengo ikasturtea hasiko badu ere, ikasturtearen erdian hartuko du erretiroa, eta bere azken erakusketa izango denez, udalak aitortza egin dio. 

Arantxa Munitaren lana ez ezik, gainerako irakasleen lana ere eskertu zuen Andu Martinez de Rituerto alkateak osteguneko ekitaldian: «Lan bikaina egin duzue guztiok, baita ikasleek ere. Hala ere, askotan azken obra ikusten dugu, baina prozesua berari ere garrantzia eman behar zaio. Ikasteaz gain, gozatu eta harremanak egin izana espero dut».

Erakusketa asteartetik larunbatera izango da ikusgai, 17:30etik 20:30era.

Elena Aranbarri antzerki irakasleari ere aitortza

Atzo iluntzean Leidor Aretoa ere mukuru bete zen, antzerki tailerreko taldearen emanaldiaz gozatzeko. ‘MARAT-SADE’ antzezlana eskaini zuten ikasleek: lan potoloa, emanaldi osoan zehar 28 aktoreak etengabe eszenatokian mantenduz. 

Amaieran Elena Aranbarri, antzerki taldea zuzendu duen irakasleari ere aitortza egin zioten udalak eta ikasleek. Izan ere, aurtengo ikasturtearekin bere irakasle ibilbidea amaitutzat eman du, hiru hamarkada baino gehiagoz antzerkia irakasten aritu eta gero.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA