Kultur tailerretako ikasleen lanen erakusketa ikusgai Aranburu Jauregian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/29 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Kultur Etxeko kultur tailerretako ikasleek 2020-2021 ikasturtean egindako lanekin sortu da erakusketa.

  • 149ren lanak daude ikusgai uztailaren 10era arte, asteartetik larunbatera 17:30etatik 20:30etara Aranburu Jauregian.

 

 

Ekainaren 23an inauguratu zen Kultur Etxeko kultur tailerretako ikasleen lanekin osatutako erakusketa. Aranburu Jauregian egongo da ikusgai uztailaren 10era bitarte, asteartetik larunbatera 17:30etatik 20:30etara.

Argazkigintza, ehoziri, eskulan, zeramika eta pintura tailerretan parte hartu duten 149 ikasleen lanak daude ikusgai. Ikastaroetako irakasleak Iñigo Royo, Pili Aguado, Arantza Munita, Leire Markinez, Miren Maite Egurbide eta Arantza Sistiaga izan dira.

Covid-19ak eragindako egoerak eta mugak gaindituz, ikastaro osoan zehar mantendu da tailerren eskaintza eta, erakusketak frogatzen duen bezala, matrikula maila eta ikastaroaren emaitzak ez dira gutxitu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA