Kulturan erreferente izaten jarraituko du Tolosak irailean eta urrian

Tolosako Udala
2021/09/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak

• Ene Kantak, Izaro, Neomak eta Willis Drummond taldeen emanaldiak egongo dira besteak beste.
• Sarrerak kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke eta ikuskizun batzuetako sarrerak agortuta daude dagoeneko.
• Abuztuan, jaialdiaren baitan antolatutako ekitaldi guztien artean, espero zen aforoaren %95a bete da eta Tolosako zezen plazako eta landa auzoetako ikuskizunek oso harrera ona izan dute.

Tolosa, 2021eko irailak 3

Tolosa arlo kulturalean erreferente izan da azken hilabeteetan Kultura Plazara Jaialdiarekin, eta irailean eta urrian ere goi mailako programazioa antolatu du Udalak jaialdiaren baitan, herritarrei kultur eskaintza aberatsa eskaintzen jarraitzeko asmoz.
Kultura kalera ateratzea, kulturari eta Euskal taldeei ikusgarritasuna ematea, eta herritarrei kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera ematea dira jaialdiaren helburu nagusiak, eta, abuztuan, antolatutako ikuskizun guztien artean, espero zen aforoaren %95a bete da, aipatutako helburuak betez. Zezen plazako emanaldiek oso harrera ona izan dute, eta herritarrez gain, inguruko herrietako jendea erakarri dute Tolosara.
Aipatzekoa da, baita ere, Tolosako auzoetan eta landa auzoetan egindako kontzertuek eta haurrentzako jarduerek izandako harrera ona. Agerian geratu da ekimen hauek auzoen dinamizazioa sustatzeko duten garrantzia, herritarrak auzoak ezagutzera mugiarazten dituztelako.
Jaialdiaren aurtengo edizioko azken emanaldiak irailean eta urrian
Kultura Plazara Jaialdiak erreferente kultural bihurtu du Tolosa azken hilabeteetan, eta aurtengo edizioa urrian amaituko da. Irailean eta urrian goi mailako ikuskizunez gozatu ahal izango da Tolosan.
IRAILA
Irailak 4
• 12:00. Ene kantak. Zezen plaza.
Irailak 10
• 20:00. Neomak. Zezen plaza.
Irailak 11
• 20:00. Izaro. Zezen plaza.
Irailak 18
• 12:00. Orkestrina Band Jazpana: Oroimenerako kontzertua. Lopez Mendizabal plaza.
Irailak 24
• 20:00. Willis Drummond. Zezen plaza.
Irailak 25
• 19:00. “Bonba bat naiz” antzerkia. Berazubi.

URRIA
Urriak 3
• 20:00. Tolosako Kultur Eragileak + En Esenzia Orkestra. Zezen plaza.

Sarrera guztiak kulturaplazara.eus webgunean
Zezen plazako ikuskizunetarako sarrerak kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke eta emanaldi batzuetarako sarrerak agortuta daude dagoeneko.
Berazubiko eta Lopez Mendizabal plazako sarrerak Bibe plataforman daude eskuragarri.