Lau eskultura zaharberritu eta garbitzeko lanak, abian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/07/09 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • ‘Goldea’ eta ‘Oroimenaren gaztelua’ eskulturak, eta Pablo Gorosabelen eta Adrian Lasquibar Larretaren bustoak zaharberrituko ditu Udalak. 
  • Zaharberritze eta garbiketa lanekin, obra horiek zaindu, balioa eman eta iraunkortasuna bermatu nahi du Udalak. 

 

 

Tolosako Udalak iaz ekin zion herrian zehar sakabanatuta dauden eskulturak zaharberritu eta garbitzeko prozesuari. Lan horiek faseka gauzatzen ari da eta iaz, lehen fasean, Juan Loperen ‘Baserritarrei omenaldia’, Koldobika Jauregiren ‘Kantu ixila IX’, Eduardo Chillidaren ‘Lizardiren leihoa’ eta Jorge Oteizaren ‘Atauts’ eskulturetan egin ziren lanak. 

Aurten beste lau eskultura zaharberritu eta garbituko ditu Udalak: Nestor Basterretxearen ‘Goldea’ (Emeterio Arrese kaleko lorategiak), Ricardo Ugarteren ‘Oroimenaren gaztelua’ (San Frantzisko pasealekua, Artxiboaren aurrean) eta Juan Lopek egindako Pablo Gorosabelen (Soldadu kalea) eta Adrian Lasquibar Larretaren bustoak (Berazubi estadioa).

Urteen poderioz, klimaren eraginez eta bestelako jokabideen ondorioz, obra horiek narriatu egin dira. Hala, zaharberritze eta garbiketa lanen bitartez, obra horien jatorrizko itxura berreskuratu nahi da, eskulturak zaindu, balioa eman eta iraunkortasuna bermatzeko. 

Kontu eta mimo handiz egindako lana

Eskultura bakoitzak bere izaera, ezaugarri eta materialak ditu, eta horiek behar bezala errespetatu eta zaintzeko, lanak eskulturagintzan adituak direnek egingo dituzte. 

Horretarako, eskulturen harria edo materiala hondatzen ez dituzten material eta produktu kimikoki puruak eta toxikotasun txikikoak erabiliko dira, eta obraren jatorrizko materialekin ahalik eta bateragarritasun fisiko-kimiko handiena duten tratamenduak erabiliko dira. 

Era berean, garbitu eta konpontzeaz gain, harrizko eskulturetan gainazala ere berdinduko da, kolore kromatikoen berrintegrazioa eginez. Horrez gain, hidrofugazio lanak ere egingo dira, uraren sarrera-irteera eragotzi eta hezetasuna saihesteko.  

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA