Losers antzezlana Tolosan Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolaren eskutik

Tolosako Udala
2021/06/01 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ekaineko lehen astean hainbat kultur jarduera antolatu ditu Udalak.

  • Gaurtik aurrera eskuragarri daude zine bonu berriak, abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango direnak.

 

Tolosako Udalak kultura babestuz eman dio ongietorria ekainari. Udalak antolatutako udaberriko programazioaren baitan Losers antzezlana eskainiko dute aste honetan Tolosan Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek. Manuel eta Sandra pertsonaiak interpretatzen dituzte. Adinean aurrera doaz, ia berrogei urte dituzte, eta gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: haurrik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Sarrerak Leidorreko lehiatilan edo Kutxako webgunean eskuratu daitezke.

Udal Musika Bandaren bi kontzertu

Tolosako Udal Musika bandak bi kontzertu emango ditu asteburu honetan. Ekainaren 5ean Zerkausian arituko da 18:00etan eta ekainaren 6an Andre Mari Plazan 11:30etan.

Aste honetako zine saioak eta zine bonu kanpaina berria

Aste honetako zine forumean Quo Vadis Aida? filma emango da ostegunean 19:00etan Leidorren jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin. Asteburuko saioei dagokienez, Suharra filma egongo da euskaraz larunbatean 16:00etan Leidorren, gaztelerazko azpitituluekin, eta Poliamor Para Principiantes pelikula ikusi ahal izango da larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan.

Bestalde, gaurtik aurrera, ekainak 1, zine emanaldietarako bonu berriak eskuratu daitezke. 10, 20 edo 30 saiotarako balioko dute eta abenduaren 31 arte soilik erabili ahal izango dira, edozein garaitan erosten direla ere. Bonuak erosteko sistema errazteko webgune berria jarri da martxan: https://ticket.kutxabank.es/leidorantzokia/public/janto/ Webgune honetan, bonuak erosteaz gain, sarrerak ere erosi daitezke eta bonuak sarrerengatik ere trukatu daitezke, Leidorreko leihatilatik pasatu beharrik gabe. 

Ibilaldiak Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan

Ingurumenarenaren Mundu Egunaren harira, Tolosatzen Eskola Irekiak, Tolosako Ingurumen Zentroarekin elkarlanean, San Esteban – Dama ibilbidea antolatu du ekainaren 6an. Alberto Luengo biologoak gidatuko du, eta “korridore ekologiko”-aren 6 kilometroetan zehar aurki daitezkeen landare eta animaliak azalduko ditu ibilaldian zehar. Elkargunea Txorre baserrian izango da, 10:00etan.

Ekainaren 13an ere “Sasien gainetik, hodeien azpitik” ibilbidea egingo da goizeko Uzturre magaleko hariztira, Jon Zulaika, Naturtzaindiako kidearen eskutik, Tolosako baso-berritze naturalaren prozesua bertatik bertara ezagutzeko. Goizeko 10:00etan abiatuko da Samaniego aparkalekutik.

Bi ibilbideetan izena emateko tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidera idatzi edo 688 727 983 telefonora deitu behar da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA