Maria eta Miguel Gallardoren 'Maria eta biok' irakurketa klubaren maiatzeko saioan

Tolosako Udala
2018/04/26 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Irakurketa Klubaren solasaldi literarioaren hurrengo saioa, zortzigarrena, maiatzaren 22an izango da, asteartea, 18:30ean, Aranburu Jauregian, helduen udal liburutegian. Maria Gallardo eta Miguel Gallardo idazleen 'Maria eta biok' lanaren gainean jardungo dute bertaratzen direnek. Euskaraz izango da saioa eta Joseba Larratxek dinamizatuko du.

Partaideek, jada, aukera dute udal liburutegian liburua eskuratzeko. Liburuaren ale bat badago gaztelerazko bertsioan. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Irakurketa Klubaren inguruko informazio gehiago www.tolosa.eus webgunean aurkituko duzue, liburutegia izeneko atalean. Klubaren 2017-18 ikasturteari urrian eman zitzaion hasiera, eta maiatzaren amaierararte luzatuko da, hilabetean behin liburu bati buruzko solasaldi literarioa eginez.

Horrez gain, Tolosako Udal Liburutegiak bere facebook orrialde propioa ere badauka. Bertan aurkituko dituzue, bai irakurketa klubeko eta baita liburutegiari buruzko azken berriak ere.

Maria eta Miguel Gallardo, 'Maria eta biok'

Autismoa gero eta sarriago diagnostikatzen den gaitza da, eta liburu honek ume autisten gaineko topiko oker asko zuzentzen ditu, hori du xarmentako bat. María ez da pertsona hotza; amultsua eta sentibera da, duen gaitzaren berezitasunak gorabehera. Maríak egiten duen orok esanahia du berarentzat. Guk zoriontsuago egin dezakegu María, baita bere moduko ume guztiak ere; horretarako nahikoa da den bezala onartzea; "aparta, gainerako guztiak bezala".

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA