Miren Amorrorturen “Arte Kalea” izango da 2020ko Tolosako egutegiaren azala

Tolosako Udala
2019/10/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Amorrorturena izan da boto gehien jaso dituen argazkia, 261 boto jaso ditu, guztira emandako 1208tik. Egutegiko azala izateaz gain, 600 euroko saria ere jaso du.

  • Hilabete bakoitzeko argazkiak berriz epaimahaiko kide diren Ura Iturralde eta Javier Zurutuzak aukeratu dituzte.

  • Boto-emaileen artean eginiko zozketan, Miren Iztueta izan da tabletaren irabazlea

 

Osatu da datorren urterako Tolosako egutegia. Tolosanklisk lehiaketaren bitartez aukeratu dira egutegia osatuko duten argazkiak. Guztira, 343 argazki aurkeztu dira eta 78 pertsonek parte hartu dute (parte-hartzaile bakoitzak 5 argazki bidaltzeko aukera izan du).

Azaleko argazkia Miren Amorrorturen “Arte kalea” izango da. Egutegiko azala izateaz gain, gainera, 600 euroko saria ere jaso du. Argazkian Izarne Iglesias kultur zinegotziarekin.

Amorrorturena izan da boto gehien jaso dituen argazkia, 261 boto, guztira emandako 1208etatik (%22). Hilabete bakoitzekoak, berriz, epaimahaiko kide izan diren Ura Iturralde eta Javier Zurutuzak aukeratu dituzte:

URTARRILA Berazubi parkea

Javier Ortiz Moreno

OTSAILA / Urkizu

Javier Ortiz Moreno

MARTXOA / Berazubi

Leire Uranga

APIRILA / Altxor txiki bat Aldaba auzoan

Idoia Zabaleta Urkola

MAIATZA/ Udako egarri

Miren Arnal Imaz

EKAINA / Sanjoanak Arramelen

Gontzal Sagarna

UZTAILA /Pala txapelketa

Iñaki Otegi

ABUZTUA / Usabal

Javier Ortiz Moreno

IRAILA / Hirukia

Naiara Lasarte

URRIA / Gaueko isladak

Joseba Iturbe

AZAROA / Montezkue

Cristina Alejandra

ABENDUA / Tiovivo

Miguel Angel Uranga Chueca


Goian aipatutako 12 argazki horien egile bakoitzak 200 euroko saria jaso du eta egutegiaren bozketan parte-hartzeagatik zozketatutako tabletaren irabazlea Miren Iztueta izan da.

Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria sailak eskerrak eman dizkie era batera edo bestera parte hartu duten guztiei.