Musikariak eta Musiherriak musika doinuekin girotuko dute Tolosa astebetez

Tolosako Udala
2019/05/14 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Musikariaren 25. edizioa ostiral honetan, maiatzak 17, abiatuko da, eta datorren larunbatean, maiatzak 25, amaitu, Musikherriaren 6. edizioarekin.
  • 8 ikuskizunek osatuko dute Musikaria, Musikherriaren egun osoko egitarauarekin borobilduz.
  • Musikherriako Zerkausiko bazkaritik eratorritako dirua Gautenari, Gipuzkoako Autismo Elkarteari, bideratuta egongo da. Laskorain ikastolak prestatuko du otordua.

Musikariaren 25. edizioa larunbat honetan, maiatzak 17, abiatuko da, eta datorren larunbatean, maiatzak 25, amaitu, Musikherriaren 6. edizioarekin. Patxi Amantegi Tolosako alkateordeak Tolosaren eta tolosarron “musika eta izaera musikala inoiz baino gehiago” azaleratuko dela nabarmendu du: “Tolosako musikariak eta musikazaleak batuko ditu antolatutako ekintzetan eta kalean; Musikherriak 300 musikari eta abeslaritik gora batzea aurreikusi da Tolosako txoko ezberdinak musikatuz”.

Musikarian guztira 8 ekintza programatu dira herriko lau eremutan: Musika eskola, Zerkausia, Topic eta Santa Maria Eliza. Musikherriak berriz egun osoko egitaraua prestatu du maiatzak 25erako. Amantegik azpimarratu du egun horretan, bosgarrenez, Tolosa senidetuta dagoen Uztaritzeko ordezkaritza etorriko dela Tolosara, Herriko Soinua elkartea, hain zuzen.

Bazkaria, ohi bezala, Zerkausian izango da, eta bertatik eratorritako dirua Gautenari, Gipuzkoako Autismo Elkarteari, bideratuta egongo da. Jada sarrerak salgai daude Xirimiri, Orbela eta Ikatza tabernetan. Prezioak: 12 € (helduak), 6 € (14 urtez behekoak). Laskorain ikastolak prestatuko du otordua.

“Azpimarratzekoa eta eskertzekoa herriko eragile eta elkarteen parte-hartzea” gaineratu du zinegotziak: “dudarik gabe, elkarte, erakunde, talde, zein banako ezberdinak bat eginik urtez urte ekintzak eguneratzea eta indartzea lortzen dugu”.

Egitaraua:

MUSIKARIA

Ostirala, maiatzak 17, 17:00etan eta 24:00etan. Gau Zuria. TOPIC.

Larunbata 18, 19:00. Tolosako Musika Banda. ZERKAUSIA.

Igandea 19, 12:30ean. Arimaz orkestra saxofoiarekin. SANTA KLARA.

Astelehena 20, 19:00. Tolosa eta Beasaingo Musika Eskolako Ikasleen elkartruke kontzertua. MUSIKA ESKOLA.

Asteartea 21. Instrumentu herrikoiak. MUSIKA ESKOLA.

Asteazkena 22, 17:30. 'Trakamatraka' tailerra eta emanaldia. MUSIKA ESKOLA.

Ostirala 24, 19:30. 'Bohemien trio'. TOPIC.

Larunbata 25. Musikherria.

MUSIKHERRIA

9:30etik aurrera Dultzaina taldeen dianak herriko auzo eta kaleetan

10:00etan Iraunkorrak txaranga Berazubitik Plaza Zaharrera

11:00etan Isidro Larrañaga akordeoi orkestra Plaza Zaharrean, Klarinete joleak Aroztegieta/Errementari arteko txokoan, Hodeiertz abesbatza Lopez Mendizabal plazan

11:00etatik aurrera Musika eskoletako ikasle taldeak kalez kale: Txistu taldea, ikasleen banda, akordeoi joleak, klarinete joleak, Uztaritzeko Herri Soinua Elkartea

11:30ean Laskorain Ikastolako Abesbatza Plaza Zaharrean

12:00etan Hodeiertz abesbatza Plaza Zaharrean

12:00etan Tolosa Kantari, Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik

12:00etan Udaberri dantza taldeko fanfarrea

12:15ean Laskorain Abesbatza Lopez Mendizabal plazan

12:45ean Isidro Larrañaga akordeoi orkestra Lopez Mendizabal plazan

Bazkal aurretik Konponezinak txaranga, Iraunkorrak txaranga

14:30ean Herri bazkaria Zerkausian, Gautena elkartearen alde, Laskorain ikastolak prestatua. Tiketak: Xirimiri, Orbela eta Ikatza tabernetan Prezioa: 12 (helduak), 6 (14 urtez behekoak)

Bazkal ondoren musika zuzenean eta Larrain Dantza

18:00etatik aurrera Jarauta 69 txaranga

20:00etan eta 24:00etan Plaza Berrian: Trikidantz

22:30etan Dantzaldia Plaza Berrian: Niko Etxart eta Maialen