Neguko kultur eskaintzaren baitako 'La forza del destino' opera proiekzioaren ordu aldaketa

Tolosako Udala
2019/03/26 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentutik jakinarazi dutenez, Neguko programazioaren baitako 'La Forza del Destino' opera proiekzioaren ordutegia aldatu da: apirilaren 2an izango da, Leidor aretoan, 19:15ean.

  • Proiekzioa: LA FORZA DEL DESTINO (opera) - Apirilak 2.
  • Ordu berria: 19:15.
  • Aretoa: LEIDOR.

Dagoeneko sarrera hartua dutenek, sarrera berbera balekoa izango dute ordutegi berrian.

Edozein zalantza argitzeko Kultur Etxearekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA