Nerabeen artean mugikorraren erabileraren inguruan hausnartzeko Gipuzkoako guraso talde ezberdinen bigarren bilkura izango da bihar

Tolosako Udala
2023/11/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Bihar, asteazkena, (azaroak 8) hitzordu irekia  antolatu dute elkarren berri izan, esperientziak partekatu eta komunean dituzten helburuak finkatzeko 

 

Duela hilabete batzuk aurkeztu zuen Tolosako guraso talde batek nerabeen artean mugikorraren erabileraren inguruan hausnartzea helburu duen taldea eta Tolosako Udalak ere babestu du martxan jarri duten lehen ekimena. Hala, beharra izanez gero, udal eraikin eta saltokietan telefonoak erabili ahal dituzte nerabeek, mugikorra izateko adina atzeratzeko. 

Gipuzkoako guraso talde ezberdinek lanean jarraitzen dute eta ekainean lehen hitzordua egin ondoren, bihar asteazkena, azaroak 8, bigarren bilkura egingo dute 18:00etatik 19:30era, Tolosaldeko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan (LHII). “Pantailekin kezkatuta zaudetenoi, aurtengo ikasturtean oihartzun handia izan du gu guztiok batzen gaituen gai honek. Horregatik zuetako batzuk gurekin harremanetan jarri zarete eta besteekin elkar topatu gara bidean ekintza batean edo bestean. Elkarrizketa guztietan sortu da gaia: komenigarria dela bakoitzak zer egiten duen entzun eta azaltzea, baita elkarren berri izatea ere”, azaldu dute taldekideek. Helburu horrekin antolatu zuten ekaineko saioa eta bihar berriro helduko diote gaiari nahi duen ororekin, “guztiok elkarren berri izan, esperientziak elkarbanatu eta helburu komunak finkatzeko”. 

Bertaratu edo antolaketan laguntzeko prest?

Gipuzkoako guraso talde ezberdinen taldeak Lizartza, Ordizia, Beasain, Legorreta, Ibarra, Hernani, Irun, Arrasate, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Alegia, Zumaia, Idiazabal, Elgoibar, Arrasate, Aretxabaleta, Orio, Oiartzun, Usurbil, Leioa, Gasteiz eta Ondarrura luzatu du biharko hitzordurako gonbidapena. Hala, beraratu edo antolaketan lagundu nahi duenak ondoko inprimakia betetzeko eskatu du: https://docs.google.com/forms/d/1PunSfskNfFYrI3-3wZKIUHZJ7rrcNJ4cKnh8wrWofoI/edit

Halaber, interesa edukiko lukeen beste edozein udalerritako talderen bat ezagutzen duenak deialdia zabaltzeko eskaera ere egin du. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA