Non dago Mikel? eta Zubiak filmak “Bizikidetza sustatzen” ekitaldi zikloaren barruan eta beste hainbat kultur jarduera aste honetan Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/03/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Sarrera guztiak kutxako webgunean edo Leidorreko leihatilan daude eskuragarri.

 

Beste aste batez, hainbat kultur jardueraz gozatu ahal izango dute herritarrek.

“Bizikidetza sustatzen” ekitaldi zikloaren baitan, asteazkenean, martxoak 17, Zubiak emango da Leidorren 18:45etan. Juan Mari Jauregi ETAren biktimaren istorioa kontatzen duen filma da, bere bizitzako bi pertsona garrantzitsuenek kontatua: alargunak eta bere hiltzaileak.

Amaitzean, Maixabel Lasak solasaldia eskainiko du.

Ostiralean Non Dago Mikel? proiektatuko da Leidorren 18:45etan, eta ondoren solasaldia egingo da. 1985ean desagertu zen Mikel Zabalza eta Guardia Zibilak atxilotutako nafar gaztea ETAko militante batekin nahastu zuen. Zabalza desagertuta egon zen 20 egunetan, euskal gizarteak bertsio ofizialarekiko zuen mesfidantzaren ondorioz, protesta handiak eta gizartearen leherketa gertatu ziren, azkenean bere gorputza Bidasoa ibaiaren uretan agertu zenean. Paco Etxeberria eta Laura Pego egongo dira solasaldian, Tortura eta tratu txarrak Euskal Herrian 1960-2014 txostenaren egileak.

Ostegunero lez, zine foruma egongo da 19:00etan Leidorren. “El Chico” filmea egongo da ikusgai jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin. Baliabide gutxiko emakume batek (Edna Purviance) ume bat izan du ezkongabe, eta, haurraren aitak abandonatu duela sentitzen duenez, berak ere umea uztea erabaki du, familia aberats batek adopzioan hartuko duen itxaropenarekin. Mutikoa, ordea, eskale baten (Charles Chaplin) esku geratu da. Hark laster maiteminduko du eta aurrera ateratzea erabakiko du.  

Gazte Topaguneak martxoaren 18an murala egiteko ekintza antolatu du eta 19an Topaguneko eserlekuak berrituko dituzte parte hartzaileek elkarlanean. Asteburuan eguraldi ona egiten badu, kalean kirol jarduerak ere egongo dira. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak dira, eta aurrez izena eman behar da @topaguneatolosa Instagram kontuan.

Erakusketei dagokienez, martxoaren 18an zabalduko ditu ateak “Bizikidetza sustatzen” ekitaldi zikloaren baitan antolatutako “Burgoseko prozesua” erakusketak. Burgoseko Prozesuaren 50. urteurrenean, erakusketa honek gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskadiren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafikoak emango ditu argitara martxoak 18tik apirilak 30era bitartean, Tolosako Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa.

Bestalde, gogoratu “Itzalpeko euskal emakumeak” erakusketa ikusgai dagoela oraindik apirilaren 10era bitarte Aranburu Jauregian. Protagonistak dira XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak. Erkibe elkarteak antolatu du, Udalaren eta Foru Aldundiaren babesarekin.

Asteburuko zine saioei dagokienez, aste honetan ere bi film eskainiko dira. Haurrentzat “Raya y el último dragón” pelikula emango da Leidorren ostiralean 16:00etan eta “Kranston ikastetxea: munstroen eskola” igandean 16:00etan. Helduentzat, berriz, “La chica del brazalete” filma eskiniko da larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan Leidorren.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA