Orkestrina Band Jazpana oroimenerako kontzertua igande honetan egingo da

Tolosako Udala
2021/09/21 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Emanaldia bertan behera geratu zen aurreko asteburuan eguraldi txarragatik, eta irailaren 26ra mugitu da data.

  • Tolosan kultur emanaldi gehiago ere egongo dira aste honetan.

 

Beste aste batez, Tolosako Udalak hainbat kultur ekimen antolatu ditu herrian kultur jarduera sustatzen jarraitzeko.

Kultura Plazara jaialdiaren baitan, Orkestrina Band Jazpana kontzertuaren data berria

Irailaren 18rako programatutako kontzertua bertan behera geratu zen eguraldiagatik. Hori horrela, data berria zehaztu du Udalak: irailak 26, igandea. Triangulo plazako karpan izango da 12:00etan eta hemen eskuratu daitezke gonbidapenak.

Kultura Plazara Jaialdiaren baitan kokatzen da kontzertu hau eta aurtengo edizioaren azken lau emanaldien artean dago, izan ere, urriaren 3an amaituko da aurtengo zikloa. Hori horrela, aste honetan, irailaren 24an, Willis Drummond taldearen txanda ere izango da. Kontzertua eskainiko dute 20:00etan Tolosako zezen plazan.

Irailaren 25ean, berriz, “Bonba bat naiz” bakarrizketa umoretsua egongo da 19:00etan Berazubi auzoan. Sarrerak kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke.

Maixabel pelikularen estreinaldia

Ostiral honetan, irailak 24, Maixabel filma estreinatuko da 19:00etan Tolosako Leidor aretoan. Saio berezia izango da ostiralekoa, izan ere, solasaldia egongo da Maixabel Lasarekin eta filmean parte hartu duen aktore batekin. Horrez gain, pelikula asteburu guztian egongo da Tolosan ikusgai. Larunbatean, irailak 25, 19:00etan, irailaren 26an 16:00etan eta 19:00etan eta irailren 27an 19:00etan.

Kontzertua Azken Muga ekimenaren baitan

Azken Muga ekimenak helburu du naturan arte eta kultura emanaldiak eskaintzea, eta larunbat honetan, irailak 25, 18:00etan Et Incarnatus eta Donostiako Orfeoiak eskainiko dute kontzertua. Zaraten izango da. Bedaiotik abiatu behar da bertara iristeko, eta hemen hartu behar da gonbidapena aurrez.