Ostiralerako iragarrita zegoen Dantzpoint jaialdia bertan behera geratu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/08/26 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Uztailean egin behar zen Don Inorrez taldearen kontzertua, berriz, irailaren 4an egingo da, Trianguloa plazan. Kontzerturako gonbidapenak Internet bidez eskuratu ahalko dira.

Tolosako Udaleko Kultura sailak herriko hainbat eragile eta talderekin batera uda honetan Tolosatik mugitu beharrik gabe kulturaz gozatu ahal izateko antolatutako kultur jardueren barruan ostiralerako iragarritako Dantzpoint jaialdia bertan behera geratu da. Koronabirusa dela-eta, gaur egungo egoerak ez du ahalbidetzen ekitaldia beharrezko segurtasun neurriekin egitea, eta horregatik erabaki da bertan behera uztea. 

Berdin gertatu zen uztailaren 18rako aurreikusita zegoen Don Inorrez taldearekin kontzertuarekin ere. Orduko egoerak behartuta, kontzertua bertan behera utzi behar izan zen. Orain baina, data berria zehaztu da, eta Don Inorrez taldeak kontzertua egingo du irailaren 4an, 19:30ean, Tolosako Trianguloa plazan.

Don Inorrez taldearen kontzertura joan ahal izateko nahitaezkoa izango da aurrez eta Internet bidez gonbidapena eskuratzea. Guztira, 110 lagunentzako lekua egongo da, eta baten batez arazoren bat badu gonbidapenak Internet bidez eskuratzeko, kultu etxera jo dezake; bertan lagunduko zaio.

Gogoratu derrigorrezkoa izango dela musukoarekin joatea, eta indarrean dauden gainerako segurtasun eta prebentzio neurriak betetzea: pertsonen artean metro eta erdiko distantzia mantentzea eta eskuak garbitzea.

 

Kontzerturako gonbidapenak eskuratzeko klikatu hemen: Don Inorrez

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA