Otsaileko eta martxoko zine bonu berriak ostegunean jarriko dira salgai

Tolosako Udala
2020/02/11 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ohi bezala, Leidorren eskuratu ahal izango dira, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

  • Zine ziklo berria ostegunean bertan hasiko da, martxoaren 23ra arte. Denbora tarte horretan 17 film ikusi ahalko dira guztira, helduentzako 12 eta haurrentzako bost.

 

Ostegun honetan, otsailak 13, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Zine ziklo hau ostegunean bertan hasiko da, eta martxoaren 23an amaituko da. Denbora tarte horretan guztira 17 film ikusi ahalko dira, horietatik bost haurrentzat.

Helduentzako sailean honakoak izango dira ikusi ahalko diren filmak: “Adú”, “Dios mío, ¿pero qué te hemos hecho ahora?”, “Jojo Rabbit”, “Mujercitas”, “El faro”, “Hasta que la boda nos separe”, “Te quiero, imbécil”, eta “El silencio del pantano”. Helduei zuzenduta baita ere, baina zine forumaren barruan, honako filmak eskainiko dira: “Longa Noite”, “Sobre lo infinito”, “Una gran mujer” eta “Derechos de hombre”. Haurrentzako zinearen barruan, berriz, hauek dira eskainiko diren filmak: “Lur eta Amets”, “Operación Panda”, “Las aventuras del doctor Dolitte”, “Sonic, la película”, eta “Volando juntos”.

Bang Bang eta Mendi Tour Tolosa

Azaroan egindako lehen saioren ondoren, martxoaren 7an egingo da Bang Bang egitasmoaren bigarren emanaldia. “Regreso al futuro” eta “Gremlins” filmak ikusi ahalko dira. Kasu honetan, zine saio berezia denez, sarrera bost euro ordaindu beharko da. Horrez gain, martxoaren 9tik 11ra bitartean Mendi Tour Tolosa egitasmoko emanaldiak egingo dira Leidorren; beraz, asteburu horretan ez da zine emanaldirik egongo.

Fitxategiak: 
PDF icon Egitaraua