San Joan jaiak bertan behera, guztien adostasunez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/12 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Tolosako Udalak eta jaietan parte hartzen duten eragileek bat egin dute eta jairik ez ospatzea erabaki dute. San Joan sua bakarrik egingo da, modu sinbolikoan, plaza publikoari itxita eta streaming bidez sua ikusteko aukera eskainita.

  • Zuhurtziaz eta modu arduratsuan jokatzeko eskaera egin diete udal ordezkari zein herriko talde guztiek tolosarrei.

 

Apirilean hasi zen udala San Joan jaietan parte hartzen duten herriko eragile guztiekin biltzen aukera ezberdinak lantzeko eta zer egin adosteko. Apiriletik hona, egoera eta baita baldintzak ere asko aldatu dira eta une oro, planteamendu desberdinak eskuartean izanik egin da lan.

Hasiera hasieratik guztiek izan zuten argi San Joan jaiak urtero ospatzen diren moduan egitea ezinezkoa izango zela aurten, normaltasun berri honetan ere jende pilaketak ekiditea funtsezkoa delako. Gauzak horrela, jaiak bertan bertan behera geratuko badira ere, San Joan bezperan sua piztuko da, modu sinbolikoan. Zerbait laburra izango da, plaza itxita egongo da eta heritarrek etxetik jarraitu ahal izango dute sua.

Olatz Peon Ormazabal alkateak azaldu duenez, “larrialdi egoera honek San Joan jaiak normaltasunez gauzatu ahal izatea galaraziko du, oraindik ere ardura osoz jokatzea behar beharrezkoa delako, baina guztiok,modu ezberdinetara bada ere, bizi izan ditugun une zailen ondotik herritarrei keinu txiki bat egitea ere garrantzitsua iruditu zaigu, jakin badakigulako San Joan jaiak bereziak eta sentituak direla tolosar askorentzat”.

Beraz, soilik sua piztuko da eta elizkizunak mantenduko dira aurtengo San Joan jaietan.

 

Ekainaren 23an, 19:30ean Andre Mari elizan bezperak egingo dira, edukiera mugatuarekin eta beharrezkoak diren neurriak hartuta.

22:00etan San Joan sua piztuko da Andre Mari plazan, “San Joan” zortzikoa jo ondoren. Ekintza laburra izango da, erabat sinbolikoa. Plaza itxita egongo da eta herritarrek streaming bidez ikusi ahal izango dute sua.

San Joan egunean, ekainaren 24an, 11:00etan meza nagusia egingo da Andre Mari elizan “Santa Maria” musika kaperaren parte hartzearekin. Elizkizuna amaitu ondoren, udal txistulari bandak “San Joan” zortzikoa joko du.

Streamin bidez eskainiko da meza nagusia.

Arratsaldean, 16:45ean Santa Maria elizan bigarren bezperak egingo dira eta arratsaldeko 19:30ean Kalean txarangak zuzenean joko du streaming bidez.
 

Tolosako Udalak eta jaietan parte hartzen duten eragileek bat egin dute eta jairik ez ospatzea erabaki dute. San Joan sua bakarrik egingo da, modu sinbolikoan, plaza publikoari itxita eta streaming bidez sua ikusteko aukera eskainita.Udako kultur jarduerei hasiera

SuspertuTolosa planean jaso bezala, kale dinamizaziorako eskaintza programa lantzen hasia da kultura saila, jakinik aurtengo udara berezia izango dela guztiontzat.

Herriko kultur taldeekin elkarlanean eta beren parte hartzea lehenetsita, herritarrei aurtengo udaran kultur eskaintza zabala eskaintzeko helburuarekin eta kultur taldeen jarduna babesteko asmoz haur, gazte, heldu zein adineko pertsonei zuzendutako ekitaldiak barnebilduko dituen programa lantzen ari da saila.

Lehen kultur ekitaldiak ekainean izango dira, egoerak eskatzen dituen prebentzio eta segurtasun neurri guztiak hartuta.

  • Ekainak 21 igandea:

    • 12:00etan Bertso jaialdia Zezen plazan: Sebastian Lizaso, Alaia Martin, Ane Labaka eta Unai Mendizabal. Gehienez ere 400 pertsona. Edukiera sarreran kontrolatuko da.

Bertso jaialdia iluntzean 28 kanalean ikusi ahal izango da.

    • 18:00etan, Patxin eta Potxin “Ingurumena zaindu” haurrentzako emanaldia, Zerkausiko terrazan. Edukiera mugatuta.

  • Ekainak 22, astelehena:

    • 19:30ean Solstizio kontzertua Urkizun. Sarrera mugatua.

  • Ekainak 23, asteartea:

    • 20:00etan Puro Relajo kontzertua Zezen plazan.

  • Ekainak 24, asteazkena:

    • 18:00etan Ganso&Cia “Babo Royal” haur emanaldia Zumardi Handian.

    • 20:00etan, kontzertuak Zezen plazan: Adi, Irati Etxeberria, Postal Kolekzionista eta Xabi Bandini.

Kontzertuak zuzenean streaming bidez eskainiko dira.

Zezen plazan egingo diren jarduera guztietan ezinbestekoa izango da maskarila jarrita eramatea, zehaztutako eserlekuetan bakarrik eseritzea, 2 metroko distantzia mantenduz eta sartu aurretik eskuak garbitzea.

Puro Relajo taldearen kontzerturako eta ekainaren 24an eskainiko diren kontzertuetarako aldez aurretik sarrerak eskuratu beharko dira, internetez edota kultur etxean aurrez aurre. Beharrezkoa izango da sarrera erakustea, paperean edota mugikorrean, Zezen plazara sartu ahal izateko.

Emanaldiak doan izango dira eta guztira 360 sarrera jarriko dira herritarren eskura, 200 internetez, 160 kultur etxean, aurrez aurre. Pertsona bakoitzak gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izango ditu.

Internet bidez sarrerak eskuratzeko, ondorengo loturetara jo beharko da eta ekainaren 15ean, 10:00etatik aurrera:

 

Aurrez aurre sarrerak eskuratzeko aukera izango da, kultur etxean, asteartetik, ekainaren 16etik aurrera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitarteko ordutegian. Maskarila jarrita eramatea derrigorrezkoa izango da kultur etxera sartu ahal izateko.

 

Egunean bertan ez da sarrerarik eskuratu ahal izango eta aurretik sarrera dutenek baino ezingo dute Zezen plazara sartu.

Zuhurtzia eta erantzukidetasuna

Udal ordezkari eta herriko eragile talde guztiek mezu bakar bat eta zuzena helarazi nahi izan diete tolosar guzti guztiei aurtengo San Joan jaien harira: “zuhurtziaz eta erantzukidetasunez jokatu, izan arduratsuak, errespetatu eta zaindu ingurukoak, zugatik eta guztiongatik”.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA