San Joanak antolatzeko bilera irekia, datorren apirilaren 9an

Tolosako Udala
2024/04/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 19:00etan egingo da Kultur Etxean eta jaiak herrikoiagoak eta parte-hartzaileagoak izan daitezen ideia edo proposamenak egin nahi dituen elkarte, eragile eta herritar oro dago gonbidatutua.

Aste Santua atzean utzita, Tolosako Udala San Joan jaien antolakuntzan murgiltzen hasia da eta horren harira, ekainaren 21etik 24ra ospatuko diren  festak antolatzeko bilera irekia egingo du datorren asteartean, apirilak 9. 

Saio irekia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Kultur Etxean eta jai herrikoiagoak eta parte-hartzaileagoak eraikitze aldera ideia edota proposamenak egin nahi dituen elkarte, eragile eta herritar oro dago gonbidatuta.

Elkarte eta eragile bakoitzeko pertsona bat bertaratu ahal izango da.