San Joanetan salmenta postuak kalean jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalik maiatzaren 31n

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/05/25 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekainaren 9ra arte egin ahal izango dira eskaerak aurrez aurre, postaz edo telematikoki.

 

Aurten ekainaren 17tik 25era ospatuko dira San Joanak Tolosan, eta ohiko moduan kaleetan salmenta postuak egongo dira. Tolosako Udalak postu horiek jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalduko du maiatzaren 31n eta ekainaren 9ra bitarte (14:15ak arte) aurkeztu ahal izango dute eskaera interesdunek.

Eskaera nola egin

Hiru modu ahalbidetu ditu Udalak eskaera egiteko:

  • Pertsona fisikoek Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE) egin dezakete eskaera aurrez aurre, astelehenetik asteazkenera eta ostiralean 7:15etatik 14:15era eta ostegunean 7:15etatik 19:00etara
  • Posta ziurtatu bitartez ere egin daiteke eskaera Correos bulegoan gutunazal irekia utziz, helbide honekin: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400.
  • Telematikoki erregistro elektroniko bidez egin behar dute eskaera derrigorrez enpresek, profesional kolegiatuek, elkarteek…

Kaleko postu motak

Antolakuntzak erabakiko du aukeratutako postuen kokapena eta janariak saltzen dituzten furgonetak eta globoen salmenta modalitatea soilik hartuko dira kontuan.

Janaria saltzen duten kamioiak (food-truck)

  • Kokalekua: Rondilla kalea eta Euskal Herria plaza.
  • Ordutegia: 22:00etatik 06:00ak arte.

Globo-salmenta

  • Kokalekua: kalez kaleko salmenta
  • Ordutegia: postuak 09:00etatik aurrera jarri ahal izango dira eta 00:00etarako jaso behar dira.

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria hemen daude eskuragarri. Informazio gehiagorako Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin jarri daitezke herritarrak harremanetan 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus -era idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA