Sei kontzertu, asteburuan, Kultura Plazara jaialdian

Tolosako Udala
2023/07/17 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Ostiraletik igandera Kultura Plazara jaialdia ospatuko da Zumarditxikian. Musika, artisautza eta gastronomia uztartuko dituen hitzordua izango da aurtengoa.

Orotara sei kontzertu entzuteko aukera izango da asteburu osoan zehar. Ibil Bedi taldeak emango dio hasiera jaialdiari, ostiralean 22:00etan. Larunbatean Broken Brothers Brass Band taldeak kalejira egingo du eguerdian eta arratsaldean, berriz, DJ Alai tolosarra eta Nhil izango dira oholtzan, 19:00etatik aurrera. David Colomo eta lagunen flamenko doinuek, eta Olaia Intziarte bakarlariaren emanaldiak emango diote amaiera jaialdiri, igandean.

Horrez gain, eskaintza gastronomikoa ere izango da asteburu osoan zehar, AMA eta Cárnicas Goyaren eskutik. Gazte artisauen azoka ere izango da, hamar bat posturekin: bitxigileak, kamiseta egileak, margogileak…

Autoak atera beharko dira

Asteazken goizean hasiko dira jaialdiaren muntaketa lanak, hortaz, Zumarditxikia ibilgailuz hustu beharko da. Uztailaren 19ko, 08:00etarako atera beharko dira autoak. Astelehenean egingo dira desmuntatze lanak, eta iluntzetik aurrera autoak berriro ere bertan utzi ahal izatea aurreikusten da. Sortu litezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die udalak bertako bizilagunei. Era berean, irtenbide batean sakontzeko konpromisoa berretsi du udalak.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA