Tirolina ezarri du Udalak Usabalen

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/08 | Kultura, Festak eta Gazteria

Haurren hiria programa martxan jarri zenetik, gazteek behin eta berriz eskatu duten eta edizio guztietan nabarmendu den proiektua jada gauzatu da. Usabaleko skate parkearen ondoan, 40 metroko tirolina ezarri du Udalak. Urriaren erdialdean jarri zen, eta proba ezberdinak burutu ostean, erabilgarri dago. Tirolina bikoitza da, eta lurretik metro bat inguruko altuera hartzen du.

Joko berri hau edozein gaztetxok erabiltzeko pentsatua dago eta irekia da erabilera. Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dira: eremu laua eta oztoporik gabekoa aukeratu da eta bertan jolaserako lur egokia jarri da. Bestalde, inguruaren eta erabileraren inguruko seinaleztapena ere ezarri da panel ezberdinen bitartez.

Proiektuak 17.500 euroko aurrekontua izan du eta obra Tolosako Udaleko brigadaren eta tirolinaren ekoizpen enpresak, Lurkoi-k, burutu dute.

Joko berri honen instalakuntzaz gain, Tolosako Udalak herrian barrena dituen 30 haur parkeak aztertu ditu eta bertatik eratorritako beharren araberako aktuazio plan bat definitu da. Jada gauzatu dira mantenu lan ugari eta urtea amaitu aurretik beste hainbat burutzea dago aurreikusita

 

   

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA