Tolosa eta Frantziako Charleville-Mézières herriak azaroaren 17an senidetuko dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/14 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Senidetze hitzarmen ofiziala landu dute; azaroaren 17an sinatuko da Tolosan eta urtarrilean Frantzian.
  • 3 eguneko egonaldia burutuko dute, azaroaren 16tik 18ra, Charlevilleko alkateak eta beste 6 kidek osatutako ordezkaritzak. Bisitan zehar, Lehiberri, Tolosaldeko Konpetibitate eta Berrikuntza Zentroa, Cadinox enpresa, Topic zentroa edota Usabal eta Berazubiko kirol instalakuntzak bisitatuko dituzte, eta baita hainbat bilera burutu ere: enpresa alorreko eragileekin edota herriko ikastetxeetako zuzendariekin, esaterako.
  • Udalak helburu du herri frantsesarekin industria 4.0n, 3D fabrikazio aditiboan, ikasleen elkar trukean, lehen sektorean, gastronomian edota turismoan sakontzea. 

Txotxongiloak ziren orain arte elkar batzen zituena bi herriak. Charleville-Mézières (Frantzia) hirian ospatzen da bi urtetik behin Munduko Txotxongilo Antzerki Jaialdia, Tolosa parte izan ohi delarik. Baina badira hilabeteak bi herriak beste lanketa batean murgilduta daudena: senidetze hitzarmen ofizial bat landu dute; azaroaren 17an izenpetuko da Tolosan eta urtarrilean Frantzian. Hitzarmenak helburu du bi herriak are gehiago gerturatu, harremanak sendotu eta txotxongiloetatik haratago elkar eragiten dieten gaietan sakontzea.

Lan mahaia sortu zen 2017 amaieran lanketa hori gorpuzteko. Bertan, garapen ekonomikoko eta kultur arloko udal-ordezkariez gain, Tolomendi Landa Garapen elkartea, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua eta Tolosaldea Garatzen Garapen Agentzia ere barne dira. Azken eragile hauek ere, Tolosako Udalak interesa baitu herri frantsesarekin industria 4.0n, 3D fabrikazio aditiboan, ikasleen elkar trukean, lehen sektorean, gastronomian edota turismoan sakontzeko. Hitzarmena tarteko, Charlevillek zientzia eta teknologia alorrean duen garapena baliatu nahi da, sinergiak indartuz, herriko industriari aukera berriak izateko aukera zabaltzeko.

Jada pasaden 2017ko azaroan, Titirijai txotxongilo jaialdia aitzakia, Charlevilleko udal ordezkariak bertaratu ziren Tolosara, eta 2018ko maiatzean, senidetze hitzarmenaren oinarri izango diren alorrak ezagutzeko, ordezkari tolosarrak igo ziren Frantziara. Bertan kultur arloko guneak, herria bera, eta bertako ehun ekonomikoa ezagutzeko beta izan zuten.

Orain, senidetzea ofizializatze aldera, 3 eguneko egonaldia burutuko dute, azaroaren 16tik 18ra, Charlevilleko alkateak, Boris Ravignon, 4 zinegotzik, eta Ardenetako Museoaren zuzendariak osatutako ordezkaritzak. Bisitan zehar, Lehiberri, Tolosaldeko Konpetibitate eta Berrikuntza Zentroa, Cadinox enpresa, Topic zentroa edota Usabal eta Berazubiko kirol instalakuntzak bisitatuko dituzte, eta baita hainbat bilera burutu ere: enpresa alorreko eragileekin edota herriko ikastetxeetako zuzendariekin, esaterako.

Behin azaroaren 17an hitzarmena sinatuta, interesgune diren alorretako plangintzak jarriko dira abian, bi herrien ezagutza, harremanak eta aukerak elkarbanatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA