Tolosa eta Topic-ek Charleville-Mézièresen ospatutako AVIAMAren batzarrean parte hartu dute

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/30 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Batzar honek txotxongiloaren artearekin zerikusia duten hiri ezberdinak biltzen ditu

  • Tolosako Udalak anaikidetza hitzarmena sinatua du Charleville-Mézierès hiriarekin eta berriki AVIAMAko kide den Iida hiriko alkatearen bisita ere jaso da guztia, txotxongiloen harira eta txotxongiloen eskutik

 

Txotxongiloen Lagun Hirien Elkartearen (AVIAMA) Batzar Orokorra ospatu da asteburu honetan Frantziako Charleville-Mézières herrian eta bertan izan dira, Tolosako Alkatea Olatz Peon Ormazabal, Nerea Letamendia, Turismoa, Merkataritza eta Azokak saileko zinegotzia eta Topic-eko zuzendaria Idoya Otegui.

Batzar honek txotxongiloaren artearekin zerikusia duten hiri ezberdinak biltzen ditu eta elkar-ezagutzeko aukera ematen die hiri partaideei: Segovia, San Petersburgo (Errusia) Bialystock (Polonia) Gante (Belgika), Iida (Japonia), Liberec eta Pilsen (Txekiar Errepublika), Ségou (Mali), besteak beste. Nazioarteko lankidetzaren bidez, bereziki txotxongiloaren artearekin bat egiten duten hirien kultur-sustapena du helburu elkarteak.

Tolosak eta Charleville-Mezières herriak txotxongiloen arteari esker eta txotxongiloen eskutik dute hitzarmena sinatua eta lan lerro berriak ere zehaztu dituzte hi hiriek datozen urteetan proiektu berritzaile ezberdinak elkarlanean abiarazi eta gauzatzeko, besteak beste, industria garapenari, ikasle-trukeari, lehen sektoreari, gastronomiari eta kirolari lotuta.

Asteburuan ospatutako Batzarraren baitan, Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek, ostiralean, txotxongiloek hiri-ekonomian duten eraginari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen eta larunbatean berriz lan-saio ezberdinak gauzatu zituzten. Halaber, berriki, Tolosan izandako Iida hiriko Mitsuo Makino alkate japoniarrarekin egoteko aukera izan duen ordezkaritza tolosarrak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA