Tolosak Santa Klarako mojak agurtu ditu jendez betetako ekitaldi hunkigarrian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/14 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Andu Martinez de Rituerto alkateak mojek mendeetan zehar Tolosan beharra izan duen edonori laguntza eskaini diotela nabarmendu zuen agur ekitaldian
  • Aranburu jauregian komentuaren eta mojen bizimoduaren inguruko erakusketa dago ikusgai abenduaren 9ra arte

 

Tolosak agur esan die Santa Klara komentuko mojei. Pasa den larunbatean jendez betetako ekitaldi eder eta hunkigarria izan zen, 400 urtez herrian izan diren mojei agurra eta esker ona adierazteko.  Bertan izan ziren udal ordezkariak ere. “Errezua eta lana bere bizitzaren oinarria izan badira ere, Tolosan beharra izan duen edonori laguntza eskaini diote mendeetan zehar”, nabarmendu zuen Andu Martinez de Rituerto alkateak. 

“Aipagarria da, autonomia ia osoz bizi izan direla beti. Baratza landu, ardiak eta oiloak zaindu, igeltseritza lanak egin…”, adierazi zuen Martinez de Rituertok. Hala, sentimendu-eta ondare-balio handiko eraikina utziko dutela azaldu zuen. “Ilusio handiz irakurri dut Genoveva Zabala abadeak begi onez ikusiko lukeela bertan jarduera sozialak eta kulturalak egiteko baliatuko balitz”, gaineratu zuen alkateak eta Udaletik “horretarako ahaleginak” egingo dituztela nabarmedu zuen. Hala, tolosarren izenean bere esker ona eman zien klaratarrei. 

Erakusketa Aranburu jauregian

Santa Klarako mojak agurtzeaz gain, aurreko ostiralean Santa Klara komentua eta mojen inguruko erakusketa zabaldu zen Aranburu jauregiko erakusketa aretoan eta abenduaren 9ra arte izango da bisitatzeko aukera. Bertan dozenaka pieza eta, guztira, 16 panel daude ikusgai. Horiek guztiek, oro har, Santa Klara komentua eta mojen komentu-bizimodua jendeari hurbiltzen diote. Inoiz ikertu ezin izan den ondare material eta ez-materialaren lursail bat etnografiaren ikuspegitik ezagutzeko aukera.

Irudiak: ataria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA