Tolosako herriaren izenean esker ona adierazteko oroigarria Tomas Hernandezen senideei

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/16 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Tomas Hernandezen lanaren aitortza gisa, prest utzi zuen 2022ko inauterietako kartela jarriko da saltokietan eta kaleetan.

 

 

Berriki zendu da Tomas Hernández Mendizabal artista donostiarra. Berak eginak dira 1969tik 2022 arteko iñauterietako kartel ofizialak.

Lan hau eskuzabaltasunez egin izan du beti Tomasek, inoiz inolako ordainik eskatu gabe, beti Tolosako herriarekin pentsatuz, tolosar bat gehiago izango balitz bezala.

Hainbeste urteren ondoren, artista donostiarrari esker esan daiteke Tolosako iñauteriak irudi propioa duela, bere marka, eta jende gehienak edozein urte sasoitan eta edozein lekutan, kartela ikusi eta Tolosa datorkiola gogora, Tolosako iñauteriaren poza eta bizitasuna.

54 urteko kolaborazioa amaitu den honetan, Tolosako udalak ez du gogoratu gabe utzi nahi izan ibilbide oparo eta aberats hau, eta horretarako, Tolosako herriaren izenean esker ona adierazteko Tomasen bi semeei Tolosako zezen-plazaren aurrean, aitaren oroitzapena elkar banatzeko, oroigarria eman die Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek.

 

Tomas Hernandezen azken kartelaren banaketa

Bestalde, Tomasen lanaren azken errekonozimendu gisa, 2022ko iñauterietarako prest utzi zuen kartela inprimatuko da eta banatuko da Tolosako komertzio eta kaleetan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA